Inicio de sesión

PostHeaderIcon Jaurlaritzak ikasleei lan-kooperatibak sortzeko aukera emango die.

Helburu horrekin legeria egokitzapena egingo du datozen astetan Gasteizko gobernuak. Iñigo Urkullu Lehenedakariak bihar aurkeztuko du lege proposamena MU-ren Oñatiko Enpresa Zientzien fakultatean.

Eusko Jaurlaritzak gazte ekintzailetasuna sustatzeko asmoa du, eta horren baitan ikasleei lan kooperatibak sortzeko aukera emango dien legeria egokitzapena egingo du datozen astetan. Bihar emango dute neurrion berri Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Josu Zabala MUko errektoreak Oñatiko Enpresa Zientzien fakultateko auditorioan egingo duten agerraldian. Beraiekin batera MU-ko Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza graduko (LEINN)eko coach eta ikasle batnak ere hartuko dute parte biharko aurkezpenean.

Ohar bidez unibertsitateak jakitera eman duenez, Jaurlaritzak hartu behar duen erabaki honekin Finlandian daukaten eredura hurbilduko da Euskadi. MU-k dio "kooperatiben eredu hori duela urte asko" jarri zutela martxan herrialde eskandinabiar horretan, eta horri esker "ikasketa garaian ikasleek kooperatiba bat sortzeko" aukera dutela gaineratzen du. "Junior kooperatibak" sortzea ahalbidetuko duen neurri honek "Euskadin ekintzaile izatea errazago egingo" duela dio MU-k bere oharrean, eta aldi berean "ikasleen arlo horretako prestakuntza hobetuko duela" azpimarratzen du.

Iturria: MONDRABERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg