Saioa hasi

PostHeaderIcon 35 proiektu unibertsitario ikusgai daude, Kimu Berriren esposizioan

Gazteen artean ekintzailetasuna sustatzeko, Kimu Berrik ireki egin du MU-ko proiektu unibertsitarioak erakusten dituen erakusketa, Kulturaten.

570.Kimu.Berri.Aurk.KIMU-BE (id: 4538455)


Kimu Berrik esposizio ibiltari bat abian jarri du, laugarren urtez jarraian, ezagutzera emanez Unibertsitateko gazteen proiektu berritzaileak.

Kimu Berriren helburu nagusietako bat da ekintzailetasuna sustatzea Arrasateko eta Debagoieneko gazteen artean.

Ekimen hau bideratuta dago, batez ere, teknologien erabilerara eta gaztedia, aisia eta kirola batzen dituen esparrura.

Aurtengo edizioari hasiera eman zaio gaur goizean, Kulturaten, ordezkariek hitz izan dutelarik. Ondoren, 7 proiektu aurkeztu dira irekiera-ekitaldian:

  • Aitor Akizu eta Josu Lopez: Remotion
  • Goio Arana
  • Jokin Otaegi: Smart transport for smart people in smart cities
  • KMON: Like a Pro
  • Login Lan: Cooking Points
  • Want /1: GAR
  • Want /2: Juergaz juerga

Partaide guztiek Mondragon Unibertsitateko Enpresagintzan, Goi Eskola Politeknikoan eta HUHEZIn dihardute.

Lehiaketako partaideez gain, beste bi proiektu ere aurkeztu dira gaurko ekitaldian. Bi proiektu gehiago aurkeztu dira irekiera ekitaldian ere, esperientziadun proiektuak:

  • Jaione Martinez eta Maria Amutxastegi: Starup Skura
  • Iñaki Cortajarena: Startup Gukere

Aurkezpenen ostean, erakusketa ireki da Kulturaten bertan, irailaren 22ra arte ikusgai izango delarik.

Esposizioan 35 proiektu jarri dira muraletan eta maketen bidez. Gainera, HUHEZI eta Komunikazio Departamentuko ikasleek egindako spotak, bideoklipak eta animazioak ere ikus ahal dira. Ondoko erakunde eta enpresek parte hartzen dute Kimu Berrin:

  • Debagoieneko Garapen Ekonomikora Agentzia
  • ISEA elkarte kooperatiboa (Mondragon Korporazio barrukoa)
  • Mondragon Unibertsitatea
  • Athlon elkarte kooperatiboa
  • Saiolan-CEI de Mondragon S.A.

Iturria:MONDRABERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg