Saioa hasi

PostHeaderIcon Proiektu berritzaileen erakusketa Arrasaten eta Oñatin

Kimu Berrik hirugarren aldiz sustatzen duen proiektu berritzaileen erakusketak ateak irekiko ditu irailaren 20tik aurrera, eguena. Unibertsitateko gazteek garatutako proiektuen panelak ikusgai egongo dira Arrasateko Kulturaten 20tik 23ra, Kulturateko ordutegian. Ondoren, erakusketa Oñatira, Enpresagintzako Fakultatera eramango dute; bertan egongo da ikusgai 25etik 27ra, falkultateko ordutegian.

 

Guztira 26 proiektuk hartuko dute parte erakustaldian eta, horretaz gain, 25ean, 10:00etatik 12:00etara, zazpi proiekturen egileek zehaztasunak emango dituzte eurek burututako proiektuei buruz, Kulturateko areto nagusian.

Irailaren 25ean, bestalde, Enpresagintzako fakultatean Startup Pitching lehiaketa-saioa ospatuko da. Bertan, proiektuen sustatzaileek garatutako lanei buruzko hitzaldiak emango dituzte, azalpen laburretan.

Helburuak

Bi dira ekimenaren helburu nagusiak:

  • Debagoieneko unibertsitateko gazteek garatutako proiektu berritzaileak aurkeztu eta erakustea.
  • Ekintzailetasuna sustatzea, batez ere, aisialdi, kirol eta gazteriaren arloetan. 

Kimu Berri

Kimu Berri proiektuak Gazteria, Aisialdi eta Kirol gaietan lehiakortasun gune bat sustatzea bilatzen du, eduki sortzaile eta teknologiko handiko enpresa-jarduerak sortzea ekarriko lukeen ekosistema berritzaile bat sustatuz.

Kimu Berrik Lehiakortasun Gunea ereduan oinarritutako antolaketa-estrategia garatu nahi du, eta publiko-pribatuaren arteko lankidetza-eredu bat antolatu, eskualde-garapenerako estrategian konprometituriko eragileen arteko partnership edo lankidetzan oinarritua.

Kimu Berrin parte hartzen duten entitate eta erakundeak dira: Debagoieneko Mankomunitatea (Garapen Ekonomikorako Eskualde Agentzia), Isea Koop. E. (Mondragon Korporazioko Ingenieritza eta Zerbitzutako arloko enpresa eta garapen teknologiko gunea), Mondragon Unibertsitatea (Mondragon Goi Eskola Politeknikoa eta Enpresagintza Koop. E.), Saiolan (Arrasateko CEI) eta Athlon Koop. E. (Kirol eta Osasun arloetako zerbitzu enpresa)

Iturria: GOIENA.net

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg