Saioa hasi

PostHeaderIcon Zabalik dago HAZILAN proiektuaren 9.edizioan izena emateko epea.

Debagoieneko Mankomunitateak sustatutako proiektuak gazte kualifikatuen laneratzea erraztea du helburu. Hazilan proiektua Euskadiko Programa Operatiboaren barne dago eta Europako Gizarte Funtsak % 50ean finantzatzen du. Proiektuaren 9.edizioa urriaren 19an hasiko da. Izena emateko epea urriaren 9ra arte zabalik egongo da. Eskabide orria Debagoieneko Mankomunitateko web orrian edota bertaratuta jaso daiteke. Hazilan proiektuak eskualdeko pertsona kualifikatuen laneratzea erraztea du helburu eta bi fase ditu; prestakuntza (zeharkako konpetentzietan) eta praktikak eskualdeko enpresetan. Konpetentzia pertsonal eta profesionaletan trebatzeko tailerra azaroaren amaiera arte burutuko da, modu presentzialean, beharrezkoak diren segurtasun neurriekin. Ondoren, eskualdeko enpresetan praktikak egiten dituzte, lan-merkatura hurbildu eta lan-esperientzia hartzeko helburuz. Partehartzeko honako baldintzak bete behar dira: 20-44 urte bitartean izatea, goi-mailako ikasketak amaituta izatea (lanbide heziketako goi-mailako ziklo bat edota unibertsitate ikasketak) eta Debagoieneko herriren batean erroldatuta egotea. Plazak mugatuak direnez, hautaketa egiteko elkarrizketak burutuko dira urriaren 9ra arte izena eman dutenekin. Langabezian dauden pertsonek lehentasuna izango dute. INFORMAZIO SAIOA (on-line) Proiektuaren berri emateko eta zalantzak argitzeko urriaren 7an, asteazkenean, goizeko 10:00etan aurkezpen jardunaldi bat antolatu du Mankomunitateak. Jardunaldia online egingo da. Informazio saioan parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da inprimaki hau beteta. Ondoren, saiora sartzeko esteka jasoko du interesdunak bere posta elektronikoan. Argibideak jasotzeko edo izena-emateko 943 793 090 telefonora deitu edo hazilan@debagoiena.eus helbidera e-mail bat idatzi daiteke. ENPRESEI DEI BEREZIA Enpresei ere gogorarazi nahi zaie, azaroaren amaierara arte zabalik dutela praktika-eskaerak egiteko epea. Hainbat jardueratako 60 enpresa baino gehiagok aukera hori baliatu dute, praktiken bidez kualifikatutako pertsonak ezagutu eta beren plantillan sartzeko. HAZILAN proiektuak unibertsitateko ikasketak edo Lanbide Heziketako goi-mailako tituluak dituzten profesionalak praktiketan hartzeko aukera ematen die enpresei. Zehazki, Hazilanen azken edizioan parte hartu duten ingeniari, administrari, finantza-aditu, diseinatzaile eta nutrizionistentzat praktikak bilatzen ari gara egun. Proiektu honetan parte hartu nahi duten enpresek 943 79 3090 telefonora deitu eta bilatzen duten profil profesionala zehaztu dezakete. Iturria: mondraberri.eus

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg