Saioa hasi

PostHeaderIcon Aluminiozko hagunen diseinua proposatu duen taldeak irabazi du pbldayko V.edizioa

PBLDAYaren V. edizioan lehiatu diren Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko bederatzi ingeniaritzetako 25 proiektu onenen erakusketa egin da gaur Orona Ideo Campusean 2020·03·04 Industria Diseinuko Ingeniaritza graduko 2.mailako ikasleei irabazi dute Mondragon Goi Eskola Politeknikoak antolatutako PBLday jardunaldiaren V.edizioa. Mondragon Unibertsitateko ingeniaritza graduetako ikasleek 25 proiekturik onenak Orona Ideo campusean egon dira ikusgai PBLday lehiaketaren V.edizioaren harira. Ingeniaritza graduetako 500 ikasle baino gehiago batu ditu jardunaldiak, baita batxilergoko hainbat ikastetxeetako ikasleak ere. Lehiaketan erakusgai egon diren proiektuak ingeniaritzako arlo desberdinetako lanak daude: energia, biomedika, ekoteknologia industriala, diseinu industriala, elektronika, informatika, mekanika, antolakuntza eta mekatronika. Ikasleek erronka desberdinei egin behar izan diete, hala nola, apurtutako masail-hezurrerako irtenbideen garapena, muskulu artifizialeko prototipoaren garapena, audio-anplifikadorea, haize-turbina tolesgarria, automobila altxatzeko katu mekanikoa, banbuzko tandem bizikleta, kartoizko barrualdea duen surf-taula eta abar. Unibertsitateko irakasleek eta enpresetako adituek osaturiko epaimahai batek 25 standak bisitatu ditu non 130 ikaslek baino gehiagok euren proiektuak defendatu dituzten. Epaimahaiak proiektuaren garapenaren alderdi teknikoa baloratu du, lan taldearen komunikazio ahalmena eta proiektua defendatzeko prestatutako euskarriak (maketa, bideoa eta posterra). Epaimahaiak aukeratutako 2 proiektu irabazle nagusiak: Saria proiekturik onenari (1.000€): Seat Cupra autoarentzako aluminiozko hagunen diseinua – Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzako 2.mailako ikasleak. Proiekturik berritzaileena (500€): Kartoizko nukleoa duen surf taula baten diseinua eta fabrikazioa – Ekoteknologia eta Prozesu Industrialetako Ingeniaritzako 3.mailako ikasleak Beste 2 proiektuk ere aipamen berezi bat jaso dute: Ikasleriaren saria: Fighter Fires Z bideojokuaren garapena – Informatika Ingeniaritzako 2.mailako ikasleak Bideo onenaren saria: Robotic surgery, gailu robotikoekin egin beharreko operazioetarako plangintza eta manipulazio lanaren prozesuaren garapena – Biomedika Ingeniaritzako 3.mailako ikasleak Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntzaren (PBL) arazoen ebazpenean oinarritzen den ikaskuntza-metodo berritzaile bat da eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak 10 urte daramatza metodologia hau aplikatzen. Bere helburua da ikasleek eginez ikastea etorkizunean topatuko dituzten benetako arazoekin egin beharko duten bezala, eta horretarako ikasturtean zehar jasotako ezagutza teoriko tekniko guztiak proiektu praktiko batean uztartu behar dituzte.

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg