Saioa hasi

PostHeaderIcon KIMU BERRIren gazela enpresen lehiaketa amaitu da aurkezpen jardunaldiaz eta sari banaketaz.

KIMU BERRIren Gazela enpresa lehiaketaren helburu nagusia ikasleen artean enpresa iniziatibaren inguruko ezagutza eta grina sustatzea da.

Aurten, 27 taldek  aurkeztu dituzte Gazela Enpresen Lehiaketara beraien lanak. Eta horietatik 20 lan sailkatu dira azaroaren 21ean burutu den aurkezpen jardunaldirako.  Gazela-enpresen lehiaketarako landutako enpresen kasuak, Garaia Zentro Teknologikoan aurkeztu dituzte ikasleek.

Mondragon Unibertsitateko MGEP-ko eta Enpresagintzako fakultate desberdinetako graduko ikasleek INC5000 zerrendako enpresa hasi berri eta arrakastatsuak aztertu dituzte eta horiek Debagoienean izan ditzaketen aukeren berri eman dute lehiaketan.

Aurkezpen jardunaldi horrekin eman zaio amaiera Gazela-enpresen lehiaketaren 4.edizioari. Guztira 112 ikasleek osatutako 27 taldek parte hartu dute lehiaketan.

Honako talde eta lanak izan dira sarituak:

- 1.go saria (300€): NAMDK taldea (Erabilera globalerako ontzi ekologikoak, konpostagarriak eta biodegradagarriak diseinatu eta ekoizten ditu.)

- Akzezitak (200€):

- Elikatuz Hazi taldea (Barazki organikoen irinez ekoiztutako elikagaiak)

- SNebreda taldea (Segurtasun-programak eta -tresnak eskura ematen ditu merkataritza- eta gobernu-segurtasunaren sektorerako.)

- Aurkezpen onenaren saria (200€): JELINA taldea (Kanabis-infusioa duten goxokiak eta askapen luzeko kalamu-kapsula mota desberdinak ekoizpen eta komertzializazioa)

Aurten gainera, Gipuzkoako  Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko laguntzaz gain, Gaztenpresa Fundazioaren laguntza jaso da sarietarako.

Ideia horiek guztiak, Debagoieneko Mankomunitateko web orrian dagoen Ideia Bankuan sartuko dira orain arte landutako ideiekin batera, eta eskuragai jarriko dira interesa izan dezaketen ekintzaile eta enpresentzat.

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg