Saioa hasi

PostHeaderIcon Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduan sortutako “Ixa” app-saila ikusgai, ZUT aplikazioa berrian.

Egoitz Diaz Ibargoitia, Gorka Alvarez de Arkaia, Irati Briñas, Malen Lur eta Unai Portilla ikasle ohiek sortu dute app-saila, 2deo Euskarazko Ikus-entzunezko Laborategiak emandako beka bati esker. 

$titulo.getData()


Iazko ikasturtean, eta Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko 4. mailako “Formatu eta eduki berriak sortzea” moduluan, telefono mugikorreko aplikazioan ikusteko moduko app-sail bat diseinatu zuten Egoitz Diaz Ibargoitia, Gorka Alvarez de Arcaya, Irati Briñas, Malen Lur eta Unai Portilla ikasleek. Behin modulua amaituta, Tabakalerako 2deo Euskarazko Ikus-entzunezko Laborategian aurkeztu zuten proiektua Egoitz Diazek, Gorka Alvarez de Arkaiak eta Unai Portillak, eta bertan eskainitako lehiaketa beka bat irabazi zuten.

 

Websailaren prototipoa egiteko diru-laguntza jasotzeaz gain, 2deon izandako egonaldiak balio izan die ikasle ohiei Gaztezulo eta Goiena Komunikazio Taldearekin harremanetan jartzeko eta proiektua gauzatu ahal izateko. Izan ere, bi erakunde horiek bultzatu dute gazteei zuzenduta ZUT app berria, eta bertan dago ikusgai Ixa websaila.

 

Dagoeneko, Ixaren sei atal daude grabatuta. Formatu bertikalean dago ekoiztuta eta bideoaz gain, eduki osagarriak ditu, esaterako, fikzioaren protagonistek eurek Instagramera igotako zenbait eduki.

 

Iturria: mondragon.edu

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg