Saioa hasi

PostHeaderIcon Ireki du izen-ematea Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 12. edizioak.

Apirilaren 2tik 5era, film laburrez beteko da Aretxabaleta. Jaialdiko hiru sailetara lanak aurkezteko epea otsailaren 15era bitarte egongo da zabalik. 

$titulo.getData()


Apirilaren 2tik 5era, film laburrez beteko da Aretxabaleta. Jaialdiko hiru sailetara lanak aurkezteko epea otsailaren 15era bitarte egongo da zabalik.

Apirilaren 2an jarriko da abian Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 12. edizioa. Hiru egunetan zehar,  Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko 4. mailako ikasleek ekitaldi ugari antolatuko dituzte Aretxabaletako Arkupe Aretoan eta campusean bertan.

Jaialdiko hiru sailetara, Sail Ofiziala, MUko Ikasleen Saila eta Kutixi Sailera, film laburrak aurkezteko epea 2019ko otsailaren 15era arte egongo da zabalik. Lanak aurkezteko oinarriak eskuragarri daude dagoneko: Huhezinema: oinarriak.

Aurtengo edizioa, laugarren mailako 16 ikaslek antolatu dute Iban Del Campo irakaslearen koordinaziopean.

SARIAK
Sail Ofiziala

  • Huhezinema Saria: finalista bakoitzak 200 euro.
  • Goiena Saria: 1.000 euro.
  • Vertigo Saria: 400 euro.
  • Mundukide Saria: 700 euro.
  • Ikusleen Saria: 300 euro.

 
MUko Ikasleen Saila

  • Fikzio Onenaren Saria: 300 euro.
  • Dokumental Onenaren Saria: 300 euro.
  • Argazki Onenaren Saria: Ogeita4 enpresak 1.500€an baloratutako kamera ekipamendua utziko dio irabazleari, 2020ko Huhezineman aurkeztuko duen euskarazko film labur bat egiteko
  • Mundukide Saria: 700 euro.
  • Ikusleen Saria: 100 euro.

Kutixi Saila

  • Basque Culinary Saria: 400 euro.
  • Ikusleen Saria: 100 euro.
  • Mundukide Saria: 700 euro.

Iturria: mondragon.edu

  •  

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg