Saioa hasi

PostHeaderIcon MIKEL ZABALAREN BERBALDIA MUN

Gaur, eguaztena, Mikel Zabala mtbko hautatzaile ohiak berbaldia egingo du MUko Eskola Politeknikoan (7.eraikinean), 19:00etan. "Potentzia bidezko entrenamendua txirrindularitzan, Bkool teknologia", da berbaldiaren izenburua. Nafarra izatez, egun Granadan bizi da Zabala.

MUko kirol zerbitzuek antolatu dute berbaldi hori. Bkool Interneteko plataforma bat da, kirola egiten duen erabiltzaileari zuzendua. Eta, gune horretan erabiltzaileak hainbat aukera ditu: entrenamenduak planifikatu, barruko edo aire libreko kirol jarduetarako saioak prestatu... Hala, horren guztiaren gainean egingo du berba mikel Zabalzak gaur.

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg