Saioa hasi

PostHeaderIcon Abian da Huhezinema, Euskal Film Laburren Jaialdiaren 11. edizioa.

Martxoaren 21etik 23ra, film laburrez beteko da Aretxabaleta. Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko 4. mailako ikasleek antolatzen dute Euskal Film Laburren Jaialdia.

$titulo.getData()


Gaur, martxoak 21, jarri da abian Huhezinema, Euskal Film Laburren Jaialdia. Hiru egunetan zehar,  Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko 4. mailako ikasleek ekitaldi ugari antolatu dituzte, hala nola proiekzioak, mahai-inguruak, kartelen erakusketa eta master class-ak. Ohikoa den bezala, ekitaldiak egingo dira Aretxabaletako Arkupe Aretoan.

EGITARAUA

Martxoak 21 

  • 10:00-10:30 Kutixi Sailaren emanaldia.
  • 10:45-13:00 MUko Ikasleen Sailaren emanaldia.
  • 16:00 Efektu berezien gaineko masterclass-a, Drama FX-en eskutik.

Martxoak 22

  • 10:30-13:00 EICINE, Donostiako Zienemaldiko Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketako film laburren emanaldia eta solasaldia.
  • 16:00-19:00 Euskal websailen topaketa.

Martxoak 23

  • 16:00-19:45 Sail Ofizialaren emanaldia.
  • 20:15-21:00 Sari banaketa ekitaldia.
  • 21:00-22:30 Luntxa.
  • 23:30-24:00 Hartz taldearen kontzertua.

SARIAK

Sail Ofiziala

  • Huhezinema Saria: finalista bakoitzak 200 euro.
  • Goiena Saria: 1.000 euro.
  • Vertigo Saria: 400 euro.
  • Mundukike Saria: 700 euro.
  • Ikusleen Saria: 300 euro.

MUko Ikasleen Saria

  • Fikzio Onenaren Saria: 300 euro.
  • Dokumental Onenaren Saria: 300 euro.
  • Argazki Onenaren Saria: kamera materiala. Balioa: 1.500 euro.
  • Mundukike Saria: 700 euro.
  • Ikusleen Saria: 100 euro.

Kutixi Saria

  • Basque Culinary Saria: 400 euro.
  • Mundukike Saria: 700 euro.
  • Ikusleen Saria: 100 euro.

Aurtengo edizioa, laugarren mailako 13 ikaslek antolatu dute Iban Del Campo irakaslearen koordinaziopean.


http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg