Saioa hasi

PostHeaderIcon Arizmendiko Gaztelupek Euskadiko 'First Lego League'n parte hartuko du.

Arizmendi Ikastolan neskatila-mutikoek robotika lantzen dute Lehen Hezkuntzatik, jolas gisa.


"Programazioa jolas bezala hartzen da, eta hala, oinarri bat jasotzen dute etorkizunera begira" azaldu digu ikastolako irakasle Mikel Egigurenek.


Ondorioz, urterik urte DBHn 'First Lego League'n parte hartzen duten neska-mutilak "gero eta ezagutza maila altuagoarekin lehiatzen dira".


Arizmendiko DBHko 4. mailako lagunek dihardute txapelketan, 15-16 urtekoak, Teknologia arlokoak.


Aurtengo erronka da, Hydro Dynamics-en bitartez, partaideek uraren giza zikloari buruz ahalik eta gehien ikastea (ura non eta nola aurkitu, garraiatu eta modu egokian baliatu).

 

595.Arizmendi.First.Lego.18.Mikel (id: 9155100)


"Gu irailetik ari gara egitasmo honekin, eta Arizmendiko ikasleek lan oso txukuna egin dute, oso ondo dabiltza" azpimarratu du Mikel arduradunak.


Bidenabar, Arizmendik eskertu egin ditu "Mondragon Unibertsitateak (batez ere Robotika eta Automatizazio Sailak) eta Ikerlanek ematen dizkiguten laguntza teknikoa eta ekonomikoa".

 

Era berean, "gure ustez eurak ere gustura dabiltza gazteekin elkarlanean, harrobia lantzen, etorkizunera begira".


Euskadiko Txapelketan 40tik gora talde lehiatuko dira aurten, eta "oso zaila izango da irabaztea, taldeek oso ondo prestatzen baitituzte proiektuak, Arizmendikoek barne".


Alabaina, saria ere bada "talde-lanean gustura aritzea, eta ikasleentzat zerbait erakargarria izan da". "Hori ez da erraza lortzen".


Goian aipatu bezala, Ikerlan ere Arizmendirekin elkarlanean dabil, gazteen artean talentu bila. Baita gazteei neurri batean proiektuekin laguntzen ere.

 

595.Arizmendi.First.Lego.18.Eneko (id: 9116105)

 

Eneko Perez Ikerlanentzat talentu bila dabil, baita ikasleei laguntzen ere. Azpimarratzekoak dira berak ere 'First Lego League'n parte hartu zuela eta ordutik txapelketarekin harremana izaten jarraitzen duela.


"Egun naizena lehiaketa honi esker izan da. Nik Batxilergoan parte hartu nuen, eta nire gaitasunak ikusarazi zizkidan lehiaketa honek: taldeaz arduratzea, proiektua gustuko izan ezkero lanorduak sartzea, taldearen balioa, kooperazioa, taldekideen arteko errespetua,...".


Errespetuari dagokionean, "bi taldekidek bi planteamendu ezberdin badituzte, biak probatzen dira eta horrela taldeak ikusten du bataren eta bestearen alde onak eta txarrak".


Zer gehiago ikasi zuen? "Delegatzearen garrantzia, norbera iaioa den zereginetan aritzea eta beste gauzek besteek egiten uztea".


Gainera lehiaketa honek "ekintzailetasunak pizten du", eta oro har "niretzat esperientzia bital bat izan da".


Eneko eta bere taldekideek lortu zuten Euskadi mailako proiektu zientifiko onena izatea, baita estatu mailakoan batez besteko onena izatea ere, eta FLLeko Europa mailara iritsi ziren.


"Urterik urte gero eta hobeagoak dira proiektuen kalitatea, eboluzioatzen dabil" azpimarratu du.

 

595.Arizmendi.First.Lego.18.1taldea (id: 9199258)


Talentu gazteak bilatzeko txapelketa hauek oso baliagarriak dira "jende gazteak ia laguntzarik gabe arazoak konpontzen dituelako".


Arazoak gainditzeko "Youtuben bideo lagungarriak bila ditzakete, baita beste baliabide batzuk erabili ere, baina orokorrean baliabide gutxi dira".


"Ezaugarri hori da nire ustez azpimarragarriena bi talde hauetatik. Enpresa mundutik input batzuk etortzen gatzaie ikastolara laguntzera, baina funtsean eurek euren kabuz gainditzen dituzte arazoak".


Adibidez, "Ikerlanetik pista bat eman genien ostiral arratsaldean aplikazio bat egin zezaten, eta gaurko jada eginda ekarri dute", azpimarratu du Enekok.


"Horixe da (ez ataskatzea) enpresetan bilatzen dugun gauzetako bat, eta horretarako oso baliagarria da langileak ez badaki zerbait lankide bati galdetzea, ataskatu ez dadin".


Ikerlaneko ordezkariak baloratu du Arizmendiko taldeetan "talentu ugari dagoela, euren arteko antolakuntza oso aproposa dela, egutegiaz arduratu direla, eta helburu batera zuzendurik dabiltzala".

 

595.Arizmendi.First.Lego.18.2taldea (id: 9226182)


Gainera "oso azkarrak dira, ez dute aurreiritzirik, eta lan-esperientzia duten langile batzuen oztopo handienak eurak izan daitezkeenez, neska-mutil hauek ez dute halakorik".


Hau da, "gazte hauek Arizmendiarrietaren baieztapenari jarraitzen diote: Aurrera, aurrera beti".


Euskadi mailako kanporaketa Gasteizko Europa Biltzar Etxean jokatuko da. Bertan arituko dira, Gaztelupeko bi talde hauez gain, Almengo beste bi talde, Arizmendi Ikastolakoak ere.

Iturria: mondraberri.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg