Saioa hasi

PostHeaderIcon Ekintzaileendako prestakuntza tailerrak antolatu ditu Mankomunitateak otsailean eta martxoan.

Debagoieneko mankomunitateak "ekintzaileendako prestakuntza tailerrak" antolatu ditu, Ekin Debagoienean izenburupean. Prestakuntza tailer horiek otsailean eta martxoan antolatuko dira eta doan izango dira. Hori bai, parte hartzeko beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea eta aurreikusitako tailerrak egin ahal izateko gutxieneko parte hartzaile kopuru bat beharko da.

Izen-ematea Mankomunitateko garapen Agentziak Arrasateko Nafarroa Etorbideko 7an duen egoitzan egin daiteke. Edota bertara telefonoz deituta (943 79 30 90), rgarcia@debagoiena.eus helbidera idatzita eta webgunean bertan: www.debagoiena.eus.

Bost tailer aurreikusi dituzte. Honako hauek:

Otsailaren 21, 22 eta 23an, 09:30etik 13:30era: Negozio plana, ideietatik ekintzetara. Edozein lan jarduera dela, negozio plan bat egitea izango da tailer honen helburua.

 

Otsailaren 28an, Ekonomia eta finantza modulua. Honetan, oinarrizko kontzeptuak, prezioa kalkulatzeko gakoak eta negozioaren kontrola egiteko tresnak erakutsiko dituzte. Goiz eta arratsalde izango dira tailerrak: 09:30etik 13:30era eta 15:00etatik 17:00etara.

 

Martxoaren 7an, Negozioa abian jartzea, 09:30etik 13:30era. Bertan landuko dituzte arlo juridikoa eta baita administrazio, fiskal eta lan izapideak ere.

 

Martxoaren 14an, Fiskalitatea izango da tailerraren gaia, 09:30etik 13:30era eta 15:00etatik 17:00etara; hastapena, BEZa, Pertsona Fisikoen Errenta Zerga… landuko dituzte.

Iturria: goiena.eus

 

Martxoaren 21ean, Ikasi hobeto komunikatzen tailerra egingo dute, 09:30etik 13:30era, komunikatzeko teknikak edota Programazio Neurolinguistikoa jorratuko dituztelarik.

  •  

 

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg