Saioa hasi

PostHeaderIcon Hazilan proiektuaren aurkezpen bilera egingo da urtarrilaren 31n.

20-44 urte bitarteko debagoiendar kualifikatuak lan merkatuan sartzeko laguntza eskaintzen du Hazilan proiektuak. Lanbide Heziketako goi mailako ziklo bat edota unibertsitateko titulua izanda, ikasketekin lotutako lana lortzeko zailtasunak dituztenei zuzendutako laguntza da. Datorren eguaztenean saio informatiboa egingo da.

Hazilan proiektuaren aurkezpen bilera egingo da urtarrilaren 31n

Hazilan proiektua

Saio informatiboa
Noiz: Urtarrilak 31, asteazkena
Ordua: 10:00etan
Tokia: Debagoieneko Mankomunitatean –Udalaitz gela- (Nafarroa etorbidea 17, Arrasate)

Bailarako gazte kualifikatuei lan munduratzeko aukera ematea da proiektuaren xedea. Horretarako gazte kualifikatuak prestatuko dituzte konpetentzia profesional eta pertsonaletan, eta ondoren enpresen benetako beharrei erantzunez, praktikak egin edo proiektua garatzeko aukera izango dute.

Bi fase ditu proiektu honek:
1- AKTIBATU fasea: lan merkatuak horrenbeste baloratzen dituen zeharkako konpetentziak landuko dira talde saioen bitartez. (80 ordu). Otsailak 19 – martxoak 23.
2- PRAKTIKALDIA. Lanpostu batean trebatuz praktikak egingo dira enpresan. Apirilaren 9tik aurrera.

Izen-ematea
Edizio honetarako izen emate epea otsailaren 2an bukatuko da eta Debagoieneko Goi mailako titulatuen poltsan izena eman beharko da. Horretarako Mankomunitateko webgunean dagoen eskaera orria deskargatu behar da eta erakundearen egoitzan aurkeztu dagokion dokumentazioarekin batera.
Ondoren, otsailaren 5etik 16ra, aukeraketa prozesu bat egingo da, plazak mugatuak baitira.

Informazio gehiago: 943 793 090 // hazilan@debagoiena.eus // www.debagoiena.eus

Iturria: goiena.eus

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg