Saioa hasi

PostHeaderIcon Arrasatear batek aurkeztu du lurraldearen etorkizuna hobetzeko ideia onenetako bat.

Andrea Onandia da bere izena, 22 urte ditu eta Enpresa Administrazio ikasketak egin ditu Deustuko Unibertsitatean. Amerikako Estatu Batuetan egin du egonaldia eta han izandako esperientzia oinarri hartuta egin du proposamena.

Ondorengoa izan da bere proposamena: Ipar Amerikako unibertsitateen Entrepreneurship Club-aren espiritua Gipuzkoan ezartzea, lurraldeko unibertsitateen ekimen ekintzaileen eta eskualdeko eta tokiko agentzien arteko komunikaziorako espazio informal sortuz, horrela ekintzailetasunaren aldeko jarrerak eta kulturak sortzeko.

Bere lanarekin batera, beste bi ikaslerenak ere saritu dituzte: turismoa ongi planifikatu eta guztiontzat iraunkor bat lortzeko erronka eta Teknologia Aeroespazialeko Berrikuntza eta Garapen Zentroa proposatu dituzte horiek.

Altuning Pro Gipuzkoa ekimenaren baitan saritu dituzte hirurak, lanen originaltasuna eta izaera berritzailea balioetsiz. Nazioarteko programa arautuetan parte hartzen duten unibertsitate ikasleei zuzendutako ekimena da. Haiei aukera ematen zaie beren ekarpenak egin ditzaten Gipuzkoaren etorkizuna hobetzeko, atzerrian bete duten egonaldietan ezagutu dituzten esperientzietan eta ideietan oinarrituta, lurraldearen abiada ekonomikoa berraktibatzeko ikasketa izateko helburuarekin.

46 lan

Aurten, oso diziplina akademiko desberdinetako 46 ikaslek hartu dute parte. Ekarpen guztien artean, 16 finalera iritsi dira eta, horien artetik, hiru izan dira sarituak. Irabazle bakoitzak 2.000 euroko sari bat
eskuratuko du.

Etorkizuna eraikiz

Etorkizuna Eraikiz ekimenaren barruan kokatzen da Altuning Pro Gipuzkoa. Foru jauregian egin dute sari emate ekitaldia, I.M. de Altuna fundazioak antolatuta eta foru erakundearen eta Kutxa Fundazioaren lankidetzarekin. Ekitaldian esku hartu du diputatu nagusiak eta aurkeztutako proiektuen balioa nabarmendu du, "Gipuzkoako etorkizunerako garrantzi handiko gaiak aintzat hartzen baitituzte".

Iturria: goiena.eus

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg