Saioa hasi

PostHeaderIcon MGEPeko bi ikaslek Kutxa Fundazioko sariak jaso dituzte.

Gipuzkoako Unibertsitate eta Lanbide Heziketako Zentroetako espediente bikaindun 102 ikasle saritu dituzte. Mondragon Goi Eskola Politeknikoko lanbide heziketako bi ikaslek jaso dituzte ikasketa amaierako 500 euroko saria eta diploma; Oihane Axpe bergararrak eta Egoitz Otegui legazpiarrak.

MGEPeko bi ikaslek Kutxa Fundazioko sariak jaso dituzte
Oihane Axpe eta Egoitz Otegui sarituak. | Ikusi handiago | Argazki originala

2016-2017 ikasturtean goi mailako ikasketak Gipuzkoako Unibertsitate-Zentroetan edota Lanbide Heziketako Zentroetan amaitu zituzten ikasleentzako antolatutako Ikasketa Amaierako Kutxa Sariak banatu ziren abenduaren 18an. Sari hauek, dagokion arlo akademikoan espedienterik onena lortu duten ikasleei egindako esfortzua eta lana aitortzeko sortuak izan ziren 1977an eta, harrezkero, Kutxa Fundazioak urtero banatzen ditu. Aurten 102 ikaslek (48 neska eta 54 mutil) jaso dituzte Ikasketa Amaierako Sariak.

Ohiane Axpe bergararra izan da sarituetako bat. MGEPen ASIR zikloa ikasi du eta Egoitz Otegi legazpiarrak berriz Robotika Industrialeko Goi Mailako Teknikariarena. Biak DUAL programan egon dira ikasketen bigarren maila egin duten bitartean; bergararra ALMIS enpresan eta legazpiarra Mondragon Assemblyn.

Ekitaldia Donostiako Eureka! Zientzia Museoan izan zen eta bertan partu hartu zuten, besteak beste, Manuel Beraza, Kutxako lehendakariak, eta Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saileko sailburuak.

Iturria: goiena.eus

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg