Saioa hasi

PostHeaderIcon OPEN INNOVATION ekimenaren 2. edizioko azken ekitaldia.

2017ko azaroan, OPEN INNOVATION ekimenaren 2. edizioa abiarazi zuen ISEAk. Ekimen hori Berrikuntza Irekiko esperientzia bat da, eta elkarren arteko lankidetzaren bitartez MONDRAGONeko enpresen Garapen Teknologikoa bultzatzea du asmo.

OPEN INNOVATION ekimenaren 2. edizioak lankidetza sustatu nahi du, enpresek euren bakarkako gaitasuna gainditzen duten garapenei ekin ahal izateko, I+Gko lankidetza-proiektuen bitartez.

OPEN INNOVATION ekimenaren 2. edizioko azken ekitaldia Arrasateko LKS eraikinean egingo da, Garaia Berrikuntza Gunearen erdiko eremuan, 2018ko urtarrilaren 18an arratsaldeko 14:30etik aurrera.

Saio horretan, enpresek I+Gko lankidetza-proiektuak antolatzeko asmoz egin dituzten interes-adierazpenak aurkeztuko dira.

OPEN INNOVATION ekimenaren 2. edizioko azken ekitaldiari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, erantsitako dokumentazioan aurkituko duzu.

MONDRAGONeko enpresa guztiek parte har dezakete, elkarren arteko lankidetzaz I+G proiektu berriak sustatzeko interesa badute.

OPEN INNOVATION ekimenaren 2. edizioko azken ekitaldian parte hartzeko, ezinbestekoa da izena ematea, telefonoz (943772064) edo helbide elektroniko honetara mezu bat bidaliz: morobengoa@iseamcc.net

Egin elkarren arteko lankidetzaren alde! 

Hartu parte OPEN INNOVATION ekimenaren 2. edizioko azken ekitaldian!

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg