Saioa hasi

PostHeaderIcon Badator LANBAI V Enplegu eta Formazio azoka.

Mondragon Unibertsitateak, Arrasateko Udalaren, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika departamentuaren Erakunde Autonomoa den Euskal Enplegu Zerbitzua, LANBIDE eta MONDRAGON Korporazioaren babesarekin,  ekainaren 22an, 10:00etatik 14:00etara, V Enplegu eta Formazio Azoka antolatuko du. Hain zuzen ere, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak Garaia Berrikuntza Gunean duen 11. eraikinean izango da.

Ekimen hau, une honetan lan bila dauden edo goi mailako formazioaren inguruko informazioa jaso nahi duten pertsona guztiei zuzenduta dago.

45 enpresa inguru etorriko dira azokara curriculumak jaso eta dakarzkiten lan eskaintzetarako elkarrizketak egitera.

LANBAI V Enplegu eta Formazio Azokaren aurreko egunetan, enpleguari lotutako hainbat tailer eskainiko dira Arrasaten, KULTURATEn, interesa duten pertsona guztientzat.

Proposatzen diren tailerrak, osagarriak dira bata bestearekiko baina banaka ere egin daitezke. Hirurak eginez gero, laneratze prozesu osoa ikusteko aukera egongo da.

  • Ekainak 19, astelehena, 10:00etatik 13:00etara, "Marka pertsonala: nola etekin aatera lan elkarrizketa batetan zure konpetentziak eta enpresak behar dituenak azalduz".
  • Ekainak 20, asteartea, 10:00etatik 13:00etara, "Curriculum-a eta lan elkarrizketa"
  • Ekainak 21, asteazkena, 15:00etatik 18:00etara, "Hautaketa prozesuak"

LANBAI V-i buruzko informazio guztia http://lanbai2017.mondragon.edu/eu helbidean.

Iturria:mondragon.edu

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg