Saioa hasi

PostHeaderIcon Emakumeen Ekintzailetasunari buruzko saioa.

MONDRAGON Korporazioko BAC-ek, ISEAk eta Debagoieneko Garapen Agentziak “Emakumeen Ekintzailetasunari” buruzko saio bat antolatu dute Otsailaren 3rako, asteazkena.

Saioa 30 minutuko bi hitzalditan oinarritutakoa da, honako presona hauek eskainitakoak:

  • Nerea Ibañez-ek (EmakumeEkin, Euskadiko Emakume Ekintzaileen Elkartea), honako gaiak jorratuko ditu:
  • Emakumeen ekintzailetasuna Euskadin.
  • Emakumeen ekintzailetasunaren izaera berezia.
  • Berezko dituen ezaugarriak eta berarekin lotutako arazoak.
  • Emakumeen ekintzailetasunari bultzatzeko beharra.
  • EmakumeEkin elkarteak garatutako jarduera.
  • Etorkizunerako urratsak.
  • Idoia Izagirrek; “Zoriontasunaren Jokuaren” sortzailea, emakume-sortzailetasun bizipen praktikoa adieraziko du.

“Zoriontasunaren Jokua” mahai-gaineko talde-joko bat da 52 kartatan oinarritua.  Jokua jolasteko liburu bat eskaintzen da eta bertan modu errazean eta jostagarrian landutako agindu eta aholkuak ematen dira zoriontsua izateko.

Idoia Izagirre honako gai hauek landuko ditu:

  • Jokuaren iturburua.
  • Jokuaren izaera.
  • Proiektua abian jartzeko jorratutako urratsak.
  • Aurkitutako zailtasunak.
  • Etorkizuneko urratsak.

Guztira, saioak ordu bete iraungo du eta Otsailaren 3an, asteazkena, 17:30etatik aurrera ospatuko da.  Bilkura gunea, berriz, LKSek Arrasaten duen egoitzan izango da; Garia Berrikuntza Guneko magalaren erdialdean dagoen eraikuntza, hain zuzen ere.

Ekintzan parte hartu nahi izanez gero, erantzun iezaguzu e-mail mezu bat honako helbidera bidaliz:  aorobengoa@iseamcc.net

Saio hau ISEAk eta Debagoieneko Garapen Agentziak antolatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuaren “Gizarte mailan erantzulea den lurraldea sustatzeko” Programaren testuinguruan.

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg