Saioa hasi

PostHeaderIcon “Begira Arrasate” erakusketa zabaldu dute MUko liburutegian.

Zuztarrak Errotuz elkarteak, gure herriko historia biltzen duen “Begira Arrasate” erakusketa zabaldu du MUko liburutegian. Datorren abenduaren 19a arte zabalik izango den erakusketa Zuztarrak Errotuz eta Goi Eskola Politeknikoko ikasleen kontseiluak antolatu dute.

595 (id: 1931665)

Aste honetatik ikusgai dago Mondragon Unibertsitateko liburutegian, Begira Arrasate gure herriko historiaren laburpena egiten duen erakusketa. Zuztarrak Errotuz elkarteak eta Goi Eskola Politeknikoko ikasleen kontseilu sozialaren ekimenez antolatu duten erakusketa, datorren abenduaren 19a arte zabalik izango da liburutegiko sarreran. Erakusketa, Arrasateren historiako zenbait pasarte azaltzen dituen panelekin osatuta dago. Besteak beste, Santa Barbarako gazteluaren, Arrasateko alde zaharraren sorreraren eta historiaurreko biztanleen ohiturei buruzko datuak aurkitu daitezke bertan. Antolatzaileek bertatik pasatzera animatzen dituzte arrasatear guztiak.

Iturria: MONDRABERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg