Saioa hasi

PostHeaderIcon 'Ekintzaile trebea, negozioaren bermea' prestakuntza tailerra antolatu dute.

Debagoieneko Mankomunitateak eta Foru Aldundiak ekintzaileendako prestakuntza tailerra antolatu dute. Debagoienean enpresa ekimen bat martxan jarri nahi dutenei eta autonomo eta mikroenpresa sortu berriei zuzendutako tailerra izango da.

Bost arlo landuko dituzte, bost egunetan, eta tailer batean edo gehiagotan parte hartzeko aukera egongo da. Plaza mugatuak dira eta horregatik izena eman beharko da, 943 79 30 90 telefono zenbakian edo rgarcia@debagoiena.net helbidean. Tailerra azaroan izango da, doan.
 

  • Azaroak 10, 9:30etik 14:30era. Betebehar fiskalak. Gazteleraz
  • Azaroak 13, 9:30etik 13:30era. Komunikazioa. Gazteleraz
  • Azaroak 14, 9:30etik 13:30era. Aspektu legalak. Gazteleraz
  • Azaroak 17, 9:30etik 13:30era. Sare sozialak. Euskaraz
  • Azaroak 21, 9:30etik 13:30era. Negozio elektronikoa. Euskaraz


Tailerrak Debagoieneko Mankomunitatean izango dira, Arrasaten.

Iturria: GOIENA.eus

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg