Saioa hasi

PostHeaderIcon Mondragon Unibertsitateak Mondragon Team Academyren bulegoak inauguratu ditu Shangain.

Mondragon Unibertsitateak Mondragon Team Academyren bulegoak inauguratu berri ditu Shangain. Han izan da Enpresagintza Fakultateko dekanoa den Lander Beloki, lehen eskutik ikusteko LEINNerak bertan garatzen ari diren proiektuak eta bestalde Shangaiko ingurumena ezagutzeko. Halaber Mondragon Korporazioak Kunshanen duen parke industriala ezagutu eta bestelako eragile aktiboak (tokiko unibertsitateak, tokiko bazkideak) bisitatzeko aukera ere izan dute.

Tiimiakatemia Learning Network-ek akordio bat sinatu du Txinako Xing Wei College Unibertsitatearekin Tiimiakatemia(Team Academy)ko metodologiak ezartzeko froga piloto batetan hasteko lanean. Mondragon Unibertsitatea-MTAk, Tiimiakatemia Learning Network-eko bazkide moduan, eta LEINN eta MINNekin esperientzia duen bazkide gisa (www.mondragonteamacademy.com) aktiboki parte hartuko dugu froga piloto honen diseinu eta ezarpenean.

Iturria: MONDRAGON.edu

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg