Saioa hasi

PostHeaderIcon Sistema Txertatuetan berrikuntza ekitaldiak

Urriak 14an, EPS-MUko Sistema Txertatuen master barruan, berrikuntza ekitaldi batzuk antolatu dira. Hitzaldi hauetan, kanpo enpresetako hizlariek eta bai unibertsitateko ikertzaileek, Sistema Txertatuak erabiliz konpondu daitezkeen erronkak azalduko dizkigute. Ekitaldi honekin, berrikuntza sustatu nahi da sektore konkretu batzuetan. Hizlariak gai eta sektore horien  erronkak azalduko dizkigute:

  • Mikel Orobengoa: ISEA, berrikuntza eta ekintzailetasun zentroa enpresa zerbitzu sektorean eta  Business Acceleration Center-aren euskarri  dena,  enpresa ekimenen kaleratze prozesua dinamizatzera zuzenduta dagoen egitura espezializatu bat da. Teknologia eta Ekintzailetasunaren inguruan solastuko da.
  • Roberto Uribeetxeberria: EPS-MUko irakasle eta ikerlaria eta Artemis-iako Steering Board-eko(Advanced Research & Technology for EMbedded Intelligence and Systems) kidea. Artemis-ian definitutako erronkak azalduko ditu.
  • Asier Aztiria: EPS-MUko irakasle eta ikertzailea, eta Ingenieritza Biomedika graduko koordinatzailea. Osasun sektorean Sistema txertatuak dituzten erronkak azalduko ditu.
  •  Koldo Boulandier: Central Electronics Manager-rra da Fagor-Hometeken. Hometekek aurre egin behar dituen erronkak azalduko ditu.

Ekitaldiaren ordutegia   14:30-18.30 izango  da, tartean atsedenaldia izango delarik. Etorri nahi duen guztiak gonbidatuta zaudete. Mesedez konfirmatu zuen asistentzia earruti@mondragon.edu -ra email bat bidaliz.

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg