Saioa hasi

PostHeaderIcon Ekintzailetasuna bultzatzeko jardunaldia egin dute

Bertan, enpresa batek, kasu honetan Fagorrek, bere produktuekin lotutako arazoak planteatu dizkie bertaratutakoei eta hauek, lan taldean, erantzunak aurkitu behar izan dizkiete hauei.

595.2 (id: 6692236)

 

K.C.- 2012/06/01

 

Lidergo Ekintzailea eta Innobazioa (LEINN) graduko ikasleek antolatuta, berrikuntza protagonista moduan izan duen Kuungana jardunaldia egin dute 40 lagun inguruk Garaia Berrikuntza Guneko H-Enean. Arratsaldeko 14:00etatik hasita, Fagor enpresak erronka bat proposatu die bertaratutakoei eta hauek, lantaldean, honi erantzunak eman behar izan dizkiote. Izan ere, Kuungana plataforman, konpainia ezberdinek, bere produktuekin lotutako arazoetan oinarritutako erronkak planteatzen dituzte eta lantaldeek, hauei irtenbideak aurkitu behar dizkiete. Jardunaldia KimuBerrik babestu du, Debagoienan gazteen ekintzailetasuna bultzatzeko ekimena.

Parte hartzea librea izan da, izan ere, azaltzen dutenez, “Kuunganak ez du erabiltzailerik baztertzen, ez baitugu uste adinaren, sexuaren edo ikasketen arabera ekintzailetasunak mugarik duenik”. Ekitaldira hurbildutako lagunen artean, gehienak ikasleak izan dira, baina hauetaz gain, langabetu eta langileei ere eman diete parte hartzeko aukera.

595.1 (id: 6653443)

 

Fagor enpresak beren produktuekin lotutako arazoak azaldu dizkie bertaratutakoei eta arratsaldeko 15:00ak inguruan, lanean jarri dira guztiak. Arazoei irtenbideak emateko, taldean lan egiteko gaitasuna nabarmentzen da eta hala, ikerkuntza, ideazioa eta ideiaren hautapenare ostean, bukatzeko, prototipoa aurkeztu dute. Jardunaldi emankorra izan da guztientzat eta gero, aurkeztutako ideien balorazioa egin dute. Lanik onenak Fagor enpresara luzatuko dituzte aztertzeko.

Iturria: MONDRABERRI.net

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg