Saioa hasi

PostHeaderIcon X Solutions proiektuak irabazi du Futurama lehiaketa

Kimu Berri egitasmoak antolatu du lehiaketa. Garaia Berrikuntza Gunean egin da, Mondragon Unibertsitatearen eraikin berrian. 20 taldek parte hartu dute.

590.MU.Futurama.Irabazleak (id: 3732182)


Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2012-ko otsailak 13, astelehena

 

Kimu Berri egitasmoak antolatu du Futurama izeneko jardunaldia. Bere helburua da gazteen ekintzailetasuna sustatzea.

 

Beste balore batzuk ere bultzatu ditu: lan-taldea, sormena eta ideia berrien garapena, hain zuzen, kirolaren etorkizunaren inguruko negozioari buruz.

 

Horretarako, gazteei dagozkien teknologiak eta gaiak erabili dituzte. Adibidez, aisialdia eta kirolak.

 

Kimu Berriz gain, beste erakunde batzuk ere sustatu dute ekitaldi hau: Mondragon Unibertsitatea, Saiolan, Debagoieneko Mankomunitatea, ISEA kooperatiba eta Athlon kooperatiba.

 

Ekitaldia goizeko 9:30ean hasi da, eta 17:30ean eman zaio bukaera. Garaia Berrikuntza Guneko Mondragon Unibertsitatearen 11. eraikinean ospatu da.

 

Ekitaldian 20 talde inguruk parte hartu dute, eta bertan izan dira ere kirolaren sektoreko enpresa batzuk, hain zuzen, gazteek zer sortuko zutenari adi. Giro ona nagusitu da.

Iturria:MONDRABERRI.com

 

Azkenean irabazlea X Solutions proiektua izan da. Saria Koldo Azkoitiak eman die, Mankomunitateko Garapen Agentziako Zerbitzu buruak. Kimu Berriko ordezkariak ere ekitaldian parte hartu dute. 

 

X Solusions proiektuak proposatzen du, nolabait esanda, gimnasio berezi bat egitea.  Gimnasioko erabiltzaileek makinak erabiltzerakoan, makina horiek elektrizitatea lortuko lukete.

 

Elektrizitate hori erabiliko litzateke gimnasioaren funtzionamendurako, eta horri esker, gimnasio iraunkor-ekologiko bat lortuko litzateke.

 

Elektrizitate gehiago lortuko balitz, elektrizitate hori elektrizitate-enpresa bati salduko litzaioke.

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg