Gazteria, kooperatiba-enpresaren etorkizuna
Gazteak eta balioak, kooperatibek gazteei eginiko ekarpenak eta etorkizunik ba ote dago kooperatibetan? Hauexek izan dira gaur goizean Forokoop-ek antolatutako hausnarketa saioan aztertu diren gaiak. Bilbon, ehun bat lagunen aurrean aritu dira, besteak beste, Mondragon Unibertsitateko Nekane Arratibel (HUHEZI), Garazi Konde (LEINN) eta Iñaki Badiola (GEP).
Kooperatiben Nazioarteko eguna
Eztabaida guneak eta hausnarketa momentuak Mariano Ferrer kazetariak moderatu ditu, maixutasunez. Arratsaldean, berriz, Kooperatiben Nazioarteko egunaren ekitaldiak egingo dira. Besteak beste, Jose Mari Larrañagak, Iosu Zabalak eta Javier Goienetxeak esku hartuko dute saioan. Eusko Jaurlaritzak ere izango du ordezkaritza, Gema Zabaleta sailburuak eta Patxi Lopez lehendakariak parte hartuko dute itxiera saioan.
Iturria: TULANKIDE.com