Saioa hasi

PostHeaderIcon Zabalik dago HAZILAN proiektuaren 6.edizioan izena emateko epea.

Debagoieneko Mankomunitateak sustatutako proiektuak gazte kualifikatuen laneratzea erraztea du helburu. Hazilan proiektua Euskadiko Programa Operatiboaren barne dago eta Europako Gizarte Funtsak % 50ean finantzatzen du.

 (id: 5135833)

Proiektuaren 6.edizioa urriaren 1ean hasiko da, eta bertan izena emateko epea zabalik dago irailaren 20ra arte. Eskabide orria Debagoieneko Mankomunitateko web orrian edota bertaratuta jaso daiteke.

Hazilan proiektuak eskualdeko gazte kualifikatuen laneratzea erraztea du helburu eta bi fasetan banatzen da; hasteko, konpetentzia pertsonal eta profesionaletan trebatzeko 80 orduko tailer batean parte hartzen dute gazteek, eta ondoren, eskualdeko enpresetan praktikak egiten dituzte, lan-merkatura hurbildu eta lan-esperientzia hartzeko helburuz. Parte hartzeko honako baldintzak bete behar dira: 20-44 urte bitartean izatea, goi-mailako ikasketak amaituta izatea (lanbide heziketako goi-mailako ziklo bat edota unibertsitate ikasketak), langabezian egotea eta Debagoieneko herriren batean erroldatuta egotea.

Plazak mugatuak direnez, irailaren azken astean elkarrizketak burutuko dira irailaren 20ra arte izena eman dutenekin, hautaketa egin eta urriaren 1ean proiektua martxan hasteko. Ikasketa alorrean esperientzia gutxi duten pertsonek izango dute lehentasuna.

Aurkezpen jardunaldia

Proiektuaren berri emateko eta zalantzak argitzeko irailaren 13an, osteguna, goizeko 11:00etan aurkezpen jardunaldi bat antolatu du Mankomunitateak interesa duten guztiei zuzenduta. Jardunaldia Debagoieneko Mankomunitatean izango da (Nafarroa Etorbidea 17an, Arrasaten). Bertaratzeko ez da izenik eman behar.

Enpresentzat  ere aurkezpen jardunaldia

Enpresei zuzendutako jardunaldia irailaren 13an goizeko 9:00etan izango da. Enpresek aukera izango dute gazte kualifikatuak praktiken bitartez ezagutu eta enpresan txertatzeko. Horretarako, enpresa bakoitzak bilatzen duen perfila zehaztu beharko du eskaeran, irailaren 24a baino lehen.

Iturria: mondraberri.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg