'Txertatu merkatuan' proiektuak osasun eta zaintza arloan prestatuko ditu aurten gazteak.
Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak 2018ko edizioa martxan jarriko du aurki. 2016 eta 2017ko edizioetan biltegiko laguntzaile formazio teknikoa eskaini du, eta emaitzak oso positiboak izan dira. 3.edizio honetan ordea, arloa aldatu eta PERTSONEN OINARRIZKO ZAINTZA ETA LEHEN SOROSPEN ikastaroa eskainiko du gazteentzat, praktika eta guzti. Goi-mailako formaziorik ez duten eta langabezian dauden, 16 eta 29 urte bitarteko debagoieneko gazteei zuzendutako proiektua da TXERTATU MERKATUAN.
Izen-emate epea zabalik dago, martxoaren 9ra arte. Ikastaroaren ezaugarriak- Iraupena: 3 hilabete
- Hasiera eta amaiera datak: martxoak 12-ekainak 1
- Ordutegia: goizez edota arratsaldez, fasearen arabera.
- Edukiak: Konpetentzia sozioprofesionalak; Pertsonen oinarrizko zaintza eta lehen sorospenak; Praktikak enpresetan.
Martxoaren 12an hasiko da ikastaroa, eta gazteek izena emateko aukera daukate, martxoaren 9ra arte Debagoieneko Mankomunitatean bertan (Nafarroa Etorbidea, 17, Arrasate). Tel: 943 79 30 90 INFORMAZIO GEHIAGO gure web orrian: www.debagoiena.eus
Iturria: mondraberri.com