Saioa hasi

PostHeaderIcon Turismo gastronomikoa sustatu nahi dute Debagoieneko Jardunaldi Gastronomikoek.

Gatz zaporearekin aurkeztu berri dituzte 2015eko Debagoieneko Jardunaldi Gastronomikoak, hain zuzen, Mankomunitateak eta Deba Garaia Mendi Nekazaritzak antolaturik.

590.Jardunaldi.Gastronomikoak.1.15 (id: 4063322)


Testua, goiko argazkia eta portadakoa: Debagoieneko Mankomunitatea / 2015eko urriak 23, ostirala



XXI. jardunaldi gastronomikoak Debagoienean murgiltzeko aukera paregabeak dira, bertako kultura ezagutzeko eta baita ere, gure sukaldaritza eta bertako produktuak dastatzeko.

 

Debagoieneko Jardunaldi Gastronomikoak gastronomia turismoa lantzeko proposamen aintzindaria izanik, turismo gastronomikoko produktu berritzailea da Euskadi mailan, elkarlanean oinarritutakoa eta Eusko Jaurlaritzak turismo gastronomikoa bultzatzeko aurreikusten dituen ildoak bete-betean jarraitzen dituena. Gogoratu, lehen jardunaldiak 2009an martxoaren 2tik apirilaren 30ra antolatu zirela.

 

Gastronomia da produktu turistiko honen ardatza eta Debagoieneko berezitasunak kontutan izanik gastronomiarekin harremanetan dauden eragile desberdinek parte hartuz, Debagoienean dauden baliabide gastronomikoak balorean jartzen dira elkartuz lehen, bigarren eta hirugarren sektoreak. Lana sarean eginez, eskualde mailako sarea osatuz gastronomiaren inguruan, hain garrantzitsua den erakunde publiko eta pribatuen arteko elkarlana sustatuz. Debagoieneko Mankomunitateak, Deba Garaia Landa Garapenak, Debagoieneko Udalek, ekoizleek, museoek, jatetxek ... parte hartzen dute proposamen honetan eta Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntza ere jasoko da. Babeslea Ausolan da.

 

Jardunaldietan, batetik eskualdeko jatetxeek euren menuak eskaintzen dituzte. Menu bereziak dira, prezio berezietan eta garaiko produktuekin, jardunaldietako menu guztietan ondorengo produktuak azalduko dira:

  • Onddoak, bakailaoa, sagarrak, gaztainak eta intxaurrak

Eta gainera, mahaietan Leintz Gatzagako gatza izango da. Ondorengo jatetxeek parte hartzen dute jardunaldietan:

  • Arrasate: Hilarion eta Santa Ana
  • Bergara: Lasa
  • Elgeta: Maialde Hotela
  • Oñati: Etxe-Aundi eta Goiko Benta

 

Eta bestetik, bertako produktuen jatorria, elaborazio prozesua ezagutzeko bisita gidatuak eskaintzen dira. Eusko Jaurlaritzaren plangintzaren barnean ondorengo esperientziak izendatuak daude TOP ESPERIENTZIA moduan eta hauetara bisita gidatuak egin daitezke, aurrez eskatuta edo ordutegi zehatz batzuetan:

 

TXOKOLATE ZAPOREZKOAK. Oñati.
Oñatiko Txokolateixia, Txokolatearen Interpretazio Zentroan txokolatearen sekretuak ezagutu era aktiboan. Oñatiko historia, ondare historiko-kulturala eta kakaoarekin honek izandako harremana ezagutzeko bisita gidatua; txokolatearen historia eta kakaotik txokolatera interpretazio fasea ezagutu.

 

GATZ MUSEOA. Leintz Gatzaga
Gatza artisau eran egiteko tailerra Leintz-Gatzagako Gatz Museoan. Ekintza Gatz Museoaren eta erdi aroko hiriguneko bisita gidatuarekin osatu daiteke.

 

EUSKAL ARTZAINEN IBILBIDEAK. Oñati
Artzainen bizimodua sakonago ezagutzeko eta gazta egiteko modua ezagutzeko Gomiztegi baserrira bisita.

Gainera, aurrez eskatuta ere ondorengo bisitak egin daitezke:

  • Lapatza Antzuolako nekazaritza ekologikoko baserrira.
  • Mendibitzu, Aretxabaletan bertako okela ekologikoa ekoizten duen baserrira.

 

Jardunaldi hauetan, lehen aldiz postreen lehiaketa antolatuko da. Lehiaketaren oinarriak www.turismodebagoiena.com web orrialdean azaltzen dira eta azaroaren 16an baino lehenago izena eman beharko dute azaroaren 21ean izango den ekitaldian parte hartzeko.

 

Postreak gutxienez hauetariko bi osagai izan beharko ditu: bertako urrak, intxaurrak, gaztainak eta/edo sagarrak, eta lehiaketa 30 partaideetara mugatuko da. Arrasateko Udalarekin batera antolatuko da, hileko hirugarren larunbatean izaten den azokaren barnean.

Iturria: MONDRABERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg