Saioa hasi

PostHeaderIcon Oñati hobe baterako proiektuak, gazte ekintzaileen ikuspegitik.

MUren eta Oñatiko Udalaren elkarlanetik sortutako Gookin saioa egin dute gaur Oñatin. 20 bat gazte ekintzailek hartu dute parte eta herrian faltan dagoen behar bat atzeman eta horri irtenbidea ematea izan da erronka. Goizean zehar kalean egon ostean, askotariko ideiak aurkeztu dituzte fakultatean arratsaldean zehar.

Oñati hobe baterako proiektuak, gazte ekintzaileen ikuspegitik
Oñatiko MUren fakultatean egin dute proiektuen aurkezpena. | Ikusi handiago | Argazki originala

Proposamenen artean, besteak beste, eguneroko arazoak konpontzeko bitartekari zerbitzu eraginkor bat edo kart elektrikoez osatutako karting zirkuitu bat. Talde irabazleak 1.000 euro jaso du Udalaren partetik aurkeztutako proiektu hori garatzen hasteko.

Iturria: goiena.eus

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg