Saioa hasi

PostHeaderIcon MUk eta MONDRAGONek euskaraz idatzitako ikasketa amaierako lanik onenak saritu dituzte bosgarrenez.

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean eman dira gaur euskaraz aurkeztutako ikasketa bukaerako lan onenei sariak. Edizio honetan bi saritu egon dira, bata, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikaslea eta bestea Enpresagintza Fakultateko ikaslea. Lehenengo sariaren irabazlea Miren Baranguan, Hezkuntza Testuinguru Multikultural eta Eleaniztunetan unibertsitate masterreko ikaslea izan da, ARIZMENDI IKASTOLArentzako egin duen “Arizmendi ikastolako Gazteluondo guneko ikasle etorri berrien euskararen erabilera ” lanarekin. MONDRAGON  UNIBERTSITATEAk eta MONDRAGON Korporazioak 1.500 euroko saria eman diote 5. edizio honetan. Bigarren sariaren irabazlea, berriz, Garazi Perez de Arenaza, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Graduko ikaslea izan da, FAGOR EDERLANentzako egin duen “Motor+Transmisioko Giza Baliabide Sailean Praktiken Garapena” lanarekin. Kasu honetan, MONDRAGON UNIBERTSITATEAk eta MONDRAGON Korporazioak 500 euroko saria eman diote.


385_MUsariketa.jpg (id: 8880421)

Goiko argazkian lehen saritu Miren Baranguan

 

Sari hau MONDRAGON Korporazioko Euskara Batzordearen ekimenez sortu zen orain bost urte eta ikasleek unibertsitatetik lan mundura jauzi egiten dutenean ikasketa amaierako lanak euskaraz egitea sustatzea du helburu. MONDRAGON Korporazioak bere Plan Estrategikoan jaso zuen erronka hori eta 2010ean lantalde bat sortu zen Korporazioko eta MONDRAGON  UNIBERTSITATEko fakultateetako kideez osatuta sari hori abian jartzeko. MONDRAGON UNIBERTSITATEko ikasleek MONDRAGON Korporazioko erakundeetan egin dituzten proiektuak aztertu eta ebaluatu dituzte hiru fakultateetako bina kidek eta Korporazioko ordezkari batek.
Guztira, Mondragon Unibertsitatean, 208  lan egin dira euskaraz eta 15 aurkeztu dira sarira Enpresagintzatik, Goi Eskola Politeknikotik eta HUHEZItik. Aurkeztutako lan guztiak maila tekniko altuko proiektuak dira,  eta lan irabazleak euskaraz ondoen idatzitako lanak izan direlako nabarmendu dira. 


592_GaraziPerez-2-premio.jpg (id: 8964434)

Garazi Perez de Arenaza bigarren saria eskutan

Epaimahaia fakultate bakoitzeko bina kidek (Eneko Bidegain, Karmele Perez, Rafael Altuna, Miriam Leibar, Xabier Arrasate eta Pedro Urteaga) eta MONDRAGON Korporazioko ordezkari batek (Mikel Lezamiz) osatu dute. Analisi sakon bat egin ondoren, adostasuna egon da lanak puntuatzerako orduan eta aho batez aukeratu dira lan sarituak.
Aurtengoa, sari horren 5. edizioa izan da, eta urtero antolatzeko asmoarekin jarraitzen dute MONDRAGON UNIBERTSITATEAk eta MONDRAGON Korporazioak. Hurrengo edizioetan partaide kopuruak gorantz egitea  espero da.

Iturria:mondraberri.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg