LOGILAN Taldeak Txinari buruz ekitaldia antolatu dute.
Goiko argazkia eta portadakoa: Login Lan / Testua: Login Lan - Mondraberri /
2016ko urtarrilak 6, asteazkena
Raul Uriarte eta Asier Amutxastegi arrasatearrak Login Lan enpresako ekintzaileak dira, eta Txinaren aldeko apostu egiten dute, "aukeraz beteriko lurraldea" baita. Biek ala biek enpresarekin aholkularitza arloko ekitaldi bat antolatu dute hilaren 15erako, ostirala.
Aurreko urtean Login Lanek 2 hilabete eman zituen Shangai hirian, Txina, Euskal Herriko enpresa ezberdinekin aholkularitza lanetan. Honen ondorioz, enpresa ezberdinek Txinako merkatuan sartzean dauzkaten arazoei konponbidea emateko ekitaldi bat antolatzea pentsatu zuten. Iaz Shangain zeudela, prototipo bat egin zuten marketing 2.0 gaiaren inguruan bertan zeuden enpresa ezberdinekin.
Dena den, ez da lehenengo aldia ekintzaile hauek nazioartekotze ekitaldiak antolatzen dituztela. Orain direla urte bi, Jump In eta Snatu enpresekin, Ginea Konakryko inbertitzaile eta euskal enpresekin, topaketa bat antolatu zuten, Afrikako estatu honetan negozio aukerak sortzeko. "Ekitaldi honek esperientzia handia eman zigun mota honetako ekitaldien antolakuntzan", azaldu digute.
Urtarrilaren 15ean Bilboko Bilbao Berrikuntza Faktorian, Txinako merkatuan dauden enpresak eta bertara salto egitea interesa dutenek, esperientzia eta jakintza elkarbanatzeko aukera izango dute gazte hauek antolatutako jardunaldian. Urtarrilaren 15eko ekitaldiko gaiak izango dira:
- Logistika eta aduanak
- Erosketak
- Proiektuen Kudeaketa
- Zerga Sistema
Ekitaldi honen helburua da "adituen esperientzia eta dialogoarekin, duda zein arazoei soluzioa ematea". Ponentzia labur batzuen ostean, dinamika batzuen bitartez, duda hauei aurre egingo zaie proposatutako gai ezberdinetan. Antolatzaileek dioten bezala "alde guztiek parte hartzea da helburu nagusia".
Ekitaldi hau, Login Lan enpresak antolatuta, 9:30ean zabalduko ditu ateak arratsaldeko 15:00ak arte. Ekitaldia doakoa da, eta gaur egun munduko merkatu handiena den estatuari buruz ikasi nahi duten enpresei dago zuzenduta. Sarrera lortzeko Googlen Chinorum tekleatu eta Eventbrite orrian daude sarrerak eskuragarri.
Antolakuntzak esker bereziak eman nahi dizkie Bizkaiko Foru Aldundiari ekitaldian hasieratik babesteagatik. Bestalde, Grupo Sparber, Txinako merkatuan aditua den logistika enpresari, eta Txinako merkatuetan eskarmentua duen Abogado Amigo abokatuen buffetari. Azkenik, adituen kolaboratzeko jarrera aipatu dute ere: Aitor Michelena eta Javier Echave (Ie Team), Jokin Laspiur (MONDRAGON), Constantino Marcos (How2Go), Jesus P. Lopez (Abogado Amigo) eta Michael Voss (Grupo Sparber).
Informazio zabalagoa, Chinorum Blogean
Iturria:mondraberri.com