Saioa hasi

PostHeaderIcon JAKIBERRI Ideia-Lehiaketaren Epai-mahiaren erabakia, “Euskal Janari Lasterra eta Osasungarria” sortzeko asmoz ideia hoberentzat aukeratu izan direnen zerrenda jakitera emanez.

Joan zen Maiatzaren 25ean JAKIBERRI Ideia-Lehiaketaren Epai-mahia elkartu zen “Euskal Janari Lasterra eta Osasungarria” sortzeko asmoz aurkeztu izan diren ideietatik hoberenak aukeratzeko asmoz.

 JAKIBERRI proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiak babesten du, “Etorkizuna Eraikiz GipuzkoaLab”ekimenaren bitartez.

 Lehiaketa honen bitartez 7 sari emango dira eta, guztira, 4.000 euro banatuko dira.

 Partaidetzari dagokionez, hona hemen Ideia-Lehiaketaren ondorioei buruzko zenbait argibide:

• 98 lagunek parte hartu dute Ideia-Lehiaketan.

Partaide horiek horien jatorria honako lurralderi dagokie: Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Burgos.

Guztira 178 proposamen jaso izan dira euskal janari lasterra sortzeko asmoz, hain zuzen ere honako hauek:

- 51 proposamen euskal janari laster orokorrari dagozkionak.

- 20 proposamen gosariekin lotutakoak.

- 25 postre edo azken-buruekin lotutakoak.

- 18 proposamen umeei zuzendutako euskal janari lasterrari dagokiona.

- 25 proposamen askariarekin lotutakoak.

- 18 proposamen afariekin lotutakoak.

- 21 proposamen edari osasungarriekin lotutakoak.

 Epai-mahiak hartutako erabakiaren arabera, JAKIBERRI Ideia-Lehiaketaren irabazleak honako hauek izan dira:

• Maila Orokorra, produktu berriak sortzeko ideia berritzaileari dagokion saria Gasteizko San Viator Ikastetxeko Dibertsifikazio Taldeak irabazi du eta berari emango zaizkio 1.000 euro.

• Gosariari edo hamarretakoari dagokion saria Sonia Macias Raposok irabazi du eta berari emango zaizkio 500 euro.

• Azkenburukoari edo postreari ideia berritzaileari dagokion saria Ruth Bermejo Benitok irabazi du eta berari emango zaizkio 500 euro.

•  Umeentzat ideia berritzaileari dagokion saria Araceli Velasco Velascok irabazi du eta berari emango zaizkio 500 euro.

• Askarirako ideia berritzaileari dagokion saria Sonia Macias Raposok irabazi du eta berari emango zaizkio 500 euro.

• Afarirako ideia berritzaileari dagokion saria Ion Azkue irabazi du eta berari emango zaizkio 500 euro.

• Edariari berritzailea sortzeko ideia berritzaileari dagokion saria Alejandro Garcia Valdeolmillos-ek irabazi du eta berari emango zaizkio 500 euro.

 Bestalde, Ideia-Lehiaketa orokorraz gain beste lehiaketa bat antolatu izan da Basque Culinary Center-eko ikasleentzako eta bertako irabazleak honako bi hauek izan dira:

• Jordi Bross.

• Ainhoa Oianguren.

Azkenik JAKIBERRI Proiektu-Taldeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lehiaketan parte hartu izan duten guztiei bere esker ona agertu nahi diete.

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg