Industria-diseinuak kirolean dauzkan erronkak aztertu dituzte.
Spiuk, Ternua, Arteman eta Ixi Wood enpreseetako ordezkariek “Design Konferentziak Mondragon (DKM)” izeneko ekimenean parte zuten atzo. Hizlariek beren esperientziak partekatu eta sektorearen erronkak izan zituzten aztergai.
Ibai Trebiño / 2017-06-02
Industria-diseinuak kirol munduan dituen aplikazioak erakusteko asmoarekin, “Design Konferentziak Mondragon (DKM)” jardunaldia ospatu zen atzo Garaia Berrikuntza Gunean. Mondragon Unibertsitateak antolatu zuen ekimena eta Ternua, Spiuk, Arteman eta Ixi Wood kirol esparruko enpresetako hizlariak bildu ziren bertan. Sektorearen etorkizuneko erronkak hizpide, Iñaki Herrerok, Endika Zabalak, Gorka Etxabek eta Jokin Umerezek bere esperientziak eta beren enpresen jarduera ezagutzera eman zizkieten bertan gertatutakoei.
Bizimodu osasungarriagoa izatearen kontzientziak gero eta eragin handiago du gizartean eta horrek eragindako estrategia berrien eta erronken inguruan mintzatu ziren orohar hizlariak.
Etxeko enpresek ere ez zuten huts egin atzoko hitzorduan eta horrela, Ternuako zuzendari nagusi Jokin Umerezen hitzaldiak publiko ugari bildu zuen. Umerezek Ternuaren ibilbidearen errepasoa egin zuen eta enpresa honek atzerrian izandako gorakadaz mintzatu zen; Asian esaterako, salmenten arrakasten eta merkatu berrien inguruan mintzatu zen, Ternuak bizitako internazionalizazio prozesua nabarmenduz.
Zentzu berean, Umerezek Ternuaren etorkizuneko erronkei eutsi zion eta marka honek azken urteetan bildutako arrakastaren hainbat gako plazaratu zituen ere.
Iturria: mondraberri.com