Saioa hasi

PostHeaderIcon Huhezinemaren 11. edizioan film laburrak bidaltzeko epea irekita!

Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 11. edizioa ospatuko da aurten, 2018eko
martxoaren 21etik 23ra bitartean Aretxabaletako Arkupe kultur etxean.
 (id: 212450)Testua eta argazkiak: Huhezinema. 2017ko abenduak 19, asteartea.
 
Jaialdiako hiru sailak irekita daude: Sail Ofiziala, MU Ikasleen Saila, Kutixi Saila. Filmak
bidaltzeko epea 2018eko otsailaren 9ra​ arte egongo da zabalik eta dagoeneko kontsulta
daitezke sail bakoitzaren oinarriak Huhezinemako webgune ofizialean :www  .huhezinema.com 
 
Berrikuntzekin dator jaialdia, Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko hamahiru ikaslek osatzen dute lan talde berria eta Iban del Campo irakasleak gidatuko ditu prestakuntzan, urtero bezala. Aurten 5000€ banatuko ditugu sarietan​, hiru sail desberdinetan.
 
Oinarrietan aipatzen den bezala, edizio honetan bi berrikuntza nagusi daude, horietako bat Mundukide Saria​ dena. Aurkeztutako film laburren artean Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaiak egokien txertatuta dituen film labur onena sarituko da honetan. Sari honen irabazleak 700 euro lortuko ditu.
 
Bestetik, MUko Ikasleen Sailean hautatutako film laburren artean argazkigintza Onena​
sarituko da 1.500€​tan baloratutako kamera ekipamendua​ren mailegapenarekin, Zarautzko Ogeita4 Camera Solution enpresaren eskutik.
 
Jasotako film labur guztien artean Aukeraketa Batzordeak 10 film labur aukeratuko ditu
jaialdiaren Sail Ofiziala osatzeko. Hamar hauetako bakoitzak 200€ jasoko ditu hautatua
izateagatik. 
 
Hamar film hauek, beste hiru sari hauen lehian arituko dira:
 
- Goiena Saria : 1000€ (Epaimahai Ofizialak emango du saria): Euskarazko film
onena sarituko da.
 
- Vertigo Saria: 400€ (Mondragon Unibertsitateko ikasleek osatutako epaimahai
batek emango du saria). Diru laguntza publikorik gabe ekoiztutako eta banatutako filma izan beharko da.
 
- Ikusleen Saria: 300€
 
Ikusi duzuen bezala, edizioa martxan dago. Orain zuen txanda da zuen lanak bidaltzeko.
 

 

Iturria: mondraberri.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg