Saioa hasi

PostHeaderIcon Huhezinemako Mundukide saria aurkeztuko dute bihar eta ikastaroa egin.

Giza eskubideak eta justizia soziala egokien jasota dituen film labur onena sarituko du Mundukide Fundazioak martxoaren 21etik 23ra egingo den Huhezineman, Euskal film laburren 11. jaialdian hain zuzen ere. Sari hori aurkeztuko dute bihar, abenduak 13, MUko Ikus-entzunezko fakultatean (13:00), eta jarraian, masterclassa eskainiko du Asier Urbieta zinemagileak.

Hamaikagarren Huhezinema jaialdiak sari berezia izango du, Mundukide Fundazioak emango duen Giza Eskubideak eta Justizia Soziala saria hain zuzen ere. 2018ko martxoaren 21, 22 eta 23an izango da Euskal Film Laburren jaialdia.

Aberastasunaren banaketa orekatzeko, bizi baldintza duinak sortzeko eta pertsonen giza eskubideak bermatzeko ari da lanean Mundukide Fundazioa: "Lankidetza kooperatiboaren bitartez munduko herrialdeen arteko aldeak txikituko dituen garapen eredu baten alde apustu eginez. Eta Huhezinema jaialdiaren bitartez, giza eskubideen eta justizia sozialaren inguruko sentiberatasunak piztu nahi genituzke gure gizartean, herritarren artean gogoeta, eztabaida eta ekintza sustatuz".

Sari horren berri abenduaren 13an, eguaztena, emango dute Aretxabaletako Mondragon Unibertsitatearen Ikus-entzunezko fakultateko areto nagusian (13:00). Ondoren, masterclassa eskainiko diete bertaratzen direnei Asier Urbieta zinemagileak.

Ikastaroa Asier Urbietarekin

Ikus-entzunezkoetan lizentziatua da Urbieta donostiarra, eta aurtengo udan Mundukideren lankidetzaren gaineko dokumentala egin zuen. Film hori 500 jaialditan izan da eta 50 sari baino gehiago jaso ditu. Egun telebistarako iragarkiak egiten dihardu. Hona hemen Urbietaren filmografia: Arco Iris (2005, 6´), Musika (2007, 5´), Pim Pam Pum (2008, 16´), Todo es Maybe (2010, 14´), Taxi (2012, 8´), Arconada (2013, 10´), False Flag (2016, 11´)…

Urbietak teoria eta praktika bateratuko ditu biharko saioan, eta film laburretan duen jakintza eta bizipenak partekatuko ditu elkartutakoekin.

Iturria: goiena.eus

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg