Saioa hasi

PostHeaderIcon Hazilan proiektua: Gazte kualifikatuak enpresan.

HAZILAN proiektuak eskualdeko 20-35 urte bitarteko gazte kualifikatuen laneratzea erraztea du helburu; enpresei gazte kualifikatu horien potentzialtasuna ezagutzeko eta proiektu berriak garatzeko aukera paregabea eskaintzen dien bitartean. Ekintza hau HAZILAN proiektuaren baitan egin da Euskal Herriko 2014-2020 programa operatiboaren bidez. Proiektu honen finantziaziorako funtsen %50, hain zuzen ere, EGIF-ek eman du eta GARAPENek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) koordinatzen du.

 (id: 8354178)

Debagoienean konkretuki, Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak 3.edizioa martxan jarriko du laster. Proiektuan parte hartu dezakete, Debagoieneko 20-35 urte bitarteko gazte langabeek, goi-mailako heziketa zikloa edo unibertsitate ikasketak bukatuta dituztenek, eta gainera ikasketa horiekin lotuta esperientzia esanguratsurik ez dutenek.

Lehen fase batean, parte-hartzaileek prestakuntza praktikoa jasoko dute konpetentzia pertsonaletan, profesionaletan eta lan-bilaketarako trebetasunetan. Eta bigarren fase batean, praktikak egingo dituzte eskualdeko enpresetan. Lehen edizioko emaitzak onak izan ziren; partaideen erdiak baino gehiagok lana aurkitu zuen, edota lan-kontratua egin zioten praktikak burututako enpresan bertan. Bigarren edizioko gazteek urtarrilean ekin diote praktikaldi faseari.

Interesatuek “Debagoieneko Goi mailako titulatuen poltsan” izena eman beharko dute, otsailaren 15a baino lehen. Horretarako www.debagoiena.eus web orritik deskargatu behar da eskaera orria eta Debagoieneko Mankomunitateko egoitzan aurkeztu dagokion dokumentazioarekin batera.

Enpresan gazte kualifikatuak hartu nahi dituzten erakundeek ere eskaerak egin ditzakete, dituzten profesional beharrak zehaztuz. Harremanetarako bideak 943 793 090 telefonoa edota hazilan@debagoiena.eus posta elektronikoa dira.

Iturria:mondraberri.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg