Saioa hasi

PostHeaderIcon First Lego League-ra joateko finala egin dute Arizmendikoek

Almen eta Gaztelupe guneetako DBH 4-ko teknologiako ikasleek beraien proiektuak aurkeztu dituzte gaur goizean Garaia Berrikuntza Gunean. Bertako kanporaketak gainditu eta gero, Arizmendiko lau talde lehiatuko dira datorren abenduaren 13an egingo den EAEko txapelketan.

 

595 (id: 8763662)

Bostgarren ikasturtez jarraian Arizmendi Ikastolako ikasleek First Lego League lehiaketara eramango dituzte beraien proiektuak. Horren aurretik baina, ikastola barruko kanporaketak egiten aritu dira, eta gaur, orain arte aurkeztutako proiektu onenak zeintzuk izan diren aukeratu dituzte Garaia Berrikuntza Gunean. Bertara, DBH 4-ko ikasleak joan dira eta proiektu guztien artean hiru aukeratu dituzte datorren abenduaren 13an Zamudion egingo den EAEko lehiaketara joateko. Laugarren mailako hiru taldeei, batxilergoko beste bat gehituko zaie txapelketa egunean.

 

2009-2010 ikasturte amaieran hasi ziren Arizmendi Ikastolakoak First Lego League-n. Ikerlanekin batera, beste lau alditan parte hartu dute Arizmendi Ikastolako ikasleek zientzia eta teknologian oinarritutako nazioarteko lehiaketa honetan. Duela lau urte, robot onenaren saria jaso zuen Arizmendi-Ikerlan taldeak EAEko kanporaketan, eta sari horrekin Espainiako txapelketarako sailkatu zen.

Iturria: MONDRABERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg