Saioa hasi

PostHeaderIcon Debagoienak du Euskadiko enpresa berritzaile gehien.

Berrikuntza egiten duten enpresa gehien dituen eskualdea da Debagoiena, EAE osoan, Eustaten datuen arabera. Hain zuzen, 2013an (datu berrienak), 10 langile eta gehiago dituzten enpresen %46,8k egiten dute berrikuntza Debagoienean. Euskadiko batez bestekoa %37,6 da.

Eustaten arabera, Gipuzkoako enpresek egiten dute berrikuntza gehien; Gipuzkoako eskualde gehienen datuak %40tik gorakoak dira. Debagoienaren ondoren, Goierrin daude enpresa berritzaile gehien (%43,6); segidan, Tolosaldean (%42,3), Donostialdean (%40,8; hiriburuan, %42,6), Debabarrenean (%40,2) eta Urola-Kostaldean (%39,9).

Bizkaian, datu onena Durangaldeari dagokio (enpresen %40,3); gero, Enkarterriei (%38,9) eta Plentzia-Mungia eskualdeari (%38,1). Bilbok Euskadiko bigarren portzentaia txikiena dauka: %34,5). Bizkaiaren batez bestekoa %35,8 da.

Enpresa berritzaileen portzentaia txikienak eskualde hauenak dira: Araban, Arabako Errioxa (%28,2; hori da Euskadiko portzentaia txikiena ere); Bizkaian, hiriburua kontuan hartu gabe, Arratia-Nerbioi (%34,9); eta Gipuzkoan, Bidasoa Beherea (%35,5).

Kantauri Araberreko 10 langile eta gehiagoko enpresen %39,3 dira berritzaileak; Gasteizen, %35,4.

Iturria:GOIENA.eus

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg