Saioa hasi

PostHeaderIcon Aurrerantzean erosketa etxean jasotzeko aukera izango dute oñatiarrek.

‘Zure erosketa etxean’ banaketa zerbitzua aurkeztu dute Oñatin eta dagoeneko martxan da. Kotxe elektrikoa erabiliz, herriko hainbat komertziotan erositako produktuak etxean bertan jasotzeko aukera eskaintzen du EderMobilityServices enpresak aurkeztu duen zerbitzu honek, herrigunean zein auzoetan.

EderMobilityServices enpresak jarri du abian egitasmoa, eta SD Logística arduratuko da banaketaz. "Elkarlanean aritu gara haiekin. Guk banaketa arloa ez dugu asko kontrolatzen, beraz, SD Logistica enpresarekin jarri ginen harremanetan. Momentuz 20 komertzio daude proiektuan sartuta eta ea gehiago sartzen diren", azaldu du Igor Ezpeletak, EderMobilityServicesko proiektu arduradunak.

Printzipioz, hiru hilabetez egongo da martxan banaketa zerbitzu hau, proba modura. Epe honetan, enpresaren helburua da proiektua bideragarria den edo ez aztertzea.

Oñatin hasiko da, baina aurrera begira, beste herri batzuetara zabaltzea espero du Ezpeletak. "Guri, enpresa moduan, hori interesatzen zaigu. Hau da, proiektua Oñatin ondo ateratzea eta hortik ikasteaz gain, gainontzeko herrietara ere zabaltzea".

Astelehenetik egubakoitzera goizez eta arratsaldez izango da zerbitzua , 11:00etatik 14:30ak arte eta 17:00etatik 20:00etara; eta zapatuetan, goizez bakarrik, 11:00etatik 14:30etara.

Iturria:goiena.eus

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg