Saioa hasi

PostHeaderIcon Arizmendiko ikasleek bigarren eskuko postua jarriko dute larunbatean.

Arizmendi ikastolako Gaztelupeko DBH laugarren mailako ikasleak ikas bidaia prestatzen ari dira, eta hori finantzatzeko asmoz, otsailean abian jarri zuten bigarren eskuko postua.

 (id: 2999993)

Ikasleak hainbat larunbatetan aritu dira etxetik jaso duten materiala herriko azoketan saltzen (otsaileko hirugarren zapatukoa, Merke merkaua….). Bada, larunbat honetan, martxoaren 17an, izango da postua jendaurrera ateratzeko azken eguna.

Martxoko hirugarren zapatua aprobetxatuz Seber Altuben izango dira berriro. Gainera, egun horretan bertan egingo denez ohiko Eskolarteko Abesbatzen Topaketa, arratsaldean Amaia Antzokian jarriko dute postua. Aurrekoetan bezala, oro har, liburuak, jostailuak eta osagarriak (bitxiak, zapiak, betaurrekoak….) salduko dituzte oso prezio onean.

Iturria: mondraberri.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg