Saioa hasi

PostHeaderIcon “Geroa ereiten” spotak irabazi du Euspot lehiaketako sari nagusia.

Mondragon Unibertsitateko Ikasleek egindako lan onenaren saria irabazi zuen Sara Iriarte, Garaia Pagola, Danel Teranen "Nik ez ditut sustraiak moztuko" lanak. SARI BANAKETA EKITALDIA Aretxabaletako Arkupe Kultur -Etxeko Zaraia aretoan egin da Euspot lehiaketaren sari banaketa ekitaldia. Zaraia aretoa jendez bete da irabazleen izenak zeintzuk diren jakiteko eta lanak txalotzeko.

PostHeaderIcon June Lakaren “Kresala” filmak irabazi du Huhezinema 2020ko Sail Ofiziala.

Ane Miren Nafarrate eta Uxue Botas ikasleek jaso dute Mondragon Unibertsitateko ikasleen fikzioaren sari nagusia eta Pablo Anzak dokumentalarena. 2020·03·30 $titulo.getData() Inoizko harrera ona izan dut aurtengo Huhezinena Euskal Film Laburren Jaialdiak. Koronabirusak bultzatuta, aurtengo edizioa online eskaini dute Ikus-entzuneko Komunikazioa Graduko 4. mailako ikasleek eta publikaroaren aldetik, erantzun bikaina izan du proposamenak. Martxoaren 25, 26 eta 27an online eskainitako jaialdiak 1.500 ikusle baino gehiago bildu ditu.

PostHeaderIcon Hamahirugarren Huhezinemak, beldurrezko filmei keinua.

MUko Ikus-entzunezko Fakultateko ikasle eta irakasleak buru-belarri ari dira martxoaren 25etik 27ra bitartean egingo duten hamahirugarren euskarazko film laburren jaialdia prestatzen.

Abenduaren 3an zabaldu zuten lanak bidaltzeko epea eta otsailaren 2ra arte izango da aukera; informazio gehiago, Huhezinema.eus atarian. 

PostHeaderIcon Osasuntsu ospatu du Huhezinemak 12. edizioa.

Goraino bete zen Aretxabaletako Arkupe aretoa Huhezinema Euskal Film Laburren 12. edizioaren azken egunean. Arratsaldean hasita, Sail Ofizialeko film laburrak ikusi ahal izan zituzten bertaratutakoek eta ondoren egin zen sari banaketa. 12. edizioan, 12 sari banatu dituzte. Euskarazko film onenaren Goiena Saria Pello Gutierrezen 'Zain' filmak eskuratu du.

PostHeaderIcon HUHEZINEMAren hamabigarren edizioa martxan da.

2019ko apirilaren 2tik 5era egingo da 12. Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia, Aretxabaletako Arkupe kultur etxean. Film laburren jaialdi batek ezinbestean behar ditu film laburrak, eta beraz, jaialdiko hiru sailetara lanak aurkezteko epea ireki da.

 (id: 3227897)T

PostHeaderIcon Mundukide saria, 11. Huhezinema jaialdiko berrikuntzetako bat.

Martxoaren 21, 22 eta 23an zehar ospatuko den Huhezinema, Euskal Film Laburren 11. Jaialdian, aurkeztutako film laburren artean,  Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaiak egokien txertatuta dituen film labur onena sarituko du Mundukide Fundazioak. Saria 700 eurotakoa izango da. 

PostHeaderIcon Huhezinemaren 11. edizioan film laburrak bidaltzeko epea irekita!

Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 11. edizioa ospatuko da aurten, 2018eko

PostHeaderIcon Huhezinemako Mundukide saria aurkeztuko dute bihar eta ikastaroa egin.

Giza eskubideak eta justizia soziala egokien jasota dituen film labur onena sarituko du Mundukide Fundazioak martxoaren 21etik 23ra egingo den Huhezineman, Euskal film laburren 11. jaialdian hain zuzen ere. Sari hori aurkeztuko dute bihar, abenduak 13, MUko Ikus-entzunezko fakultatean (13:00), eta jarraian, masterclassa eskainiko du Asier Urbieta zinemagileak.

PostHeaderIcon Hamaikagarren Huhezinema hasi da motorrak berotzen.

2018ko martxoaren 21etik 23ra bitartean egingo den Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdirako kartel bila hasi dira eta horretarako lehiaketa deitu dute. Urtarrilaren 12a izango da lanak aurkezteko azken eguna eta 200 euro eta euskal produktuen saskia jasoko ditu irabazleak.

PostHeaderIcon Amaitu da Huhezinema jaialdiaren hamargarren edizioa.

Gaur, martxoak 31, amaitu da Huhezinema jaialdiaren hamargarren edizioa. Urteurren borobilari amaiera borobila eman diote, izan ere, sari banaketa ekitaldian argi geratu denez, gutxienez beste hamar urte egiteko prest dago euskal film laburren jaialdia. Beti bezperako koplak piezak eraman du sari nagusia, Goiena saria.

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg