Inicio de sesión
Mondragon Goi Eskola Politecnicoa.

PostHeaderIcon Aste Santuko Kanpamentu teknologikoa Mondragon Unibertsitatean.

Aurten ere, Camptecnologico-ak gure ume eta gazteen interesa suspertu nahi du zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematiken esparruan. Horretarako, udalekuak eta jarduerak antolatzen ditu, gure ikasleek ikus dezaten posible dela modu dibertigarri batean ikastea.

PostHeaderIcon Lanbai azoka aurreko ikastaroetan izena eman daiteke dagoeneko.

Arrasateko Lanbai Enplegu eta Formazio Azoka ekainaren 11n izango da aurten, eta horren aurretik, hilaren 9an eta 10ean, enpleguarekin lotutako hiru tailer eskainiko dira Kulturaten. Izenematea zabalik dago eta plazak mugatuak dira; beraz, antolatzaileek –Arrasateko Udalak eta Mondragon Unibertsitateak– dei egiten dute lehenbailehen izena emateko.

PostHeaderIcon MONDRAGON UNIBERTSITATEKO ikasle bat Talentum Startups programan saritu dute.

MONDRAGON UNIBERTSITATEKO Goi Eskola Politeknikoko ingeniaritza informatikoko ikaslea den Oscar Serradillak bigarren postua lortu du Talentum Startups programan.

PostHeaderIcon Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Lanbide Heziketako ikasleak robotika txapelketa irabaztera joango dira Eindhoven-era.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Lanbide Heziketako zentroa robotikan erreferente bihurtu eta azken urteotan. Europako txapelketan parte hartuko duen Euskaldiko Lanbide Heziketako ikastetxe bakarra da eta martxoaren 27 eta 28an, Eindhoven-en (Holanda), Espainia, Alemania, Holanda, Ingalaterra, Errusia, Errumania eta beste hainbat herrialdetako 50 talderekin lehiatuko da.

PostHeaderIcon Kanpamentu teknologikoa Mondragon Unibertsitatean.

Camptecnologico-ak gure ume eta gazteen interesa suspertu nahi du zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematiken esparruan. Horretarako, udalekuak eta jarduerak antolatzen ditu, gure ikasleek ikus dezaten posible dela modu dibertigarri batean ikastea.

PostHeaderIcon Ezagutu nahi al duzu MU-GEPen egiten dugun ikerketa?

Graduko 3. mailako eta Masterreko ikasleei zuzenduta dago jardunaldi hau eta hainbat erakusleiho izango ditu:

•    Informazio eta komunikazio teknologietan ikertu. (Osane Lizarralde eta Egoitz Arruti). 11:00etatik 13:00etara.
11. eraikina 11108 gela - Laborategia: txertatuak, ikusmena eta informazio sistemak, showroom.

PostHeaderIcon “Begira Arrasate” erakusketa zabaldu dute MUko liburutegian.

Zuztarrak Errotuz elkarteak, gure herriko historia biltzen duen “Begira Arrasate” erakusketa zabaldu du MUko liburutegian. Datorren abenduaren 19a arte zabalik izango den erakusketa Zuztarrak Errotuz eta Goi Eskola Politeknikoko ikasleen kontseiluak antolatu dute.

595 (id: 1931665)

PostHeaderIcon Stirling teknologiako mikrosorkuntzako motorraren prototipoa aurkeztu dute MUko ikasleek Nazioarteko Biltzar batean.

Stirling teknologia eraginkortasun energetikoan eta energia berriztagarrietan erabiltzen da. Irailaren 24tik 26ra bitartean egin den ISEC 2014 biltzarreko erakusketa-aretoan erakutsi dute motorrik eraginkorrena.

595 (id: 9295527)

 

Mondraberri- 2014/09/30

 

PostHeaderIcon OUT to the World!

Partaideak Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko graduko laugarren maila eta masterreko bigarren mailako ikasleen %35 da. Kopuru hau Europar Batasunak 2020. urterako finkatutako helburuaren gainetik dago.

PostHeaderIcon MUko Kirol Zerbitzuak antolatu duen XIII. argazki lehiaketako ebazpena ezaguna da jadanik.

MUko Kirol Zerbitzuak antolatu duen XIII. argazki lehiaketa Josu Azkueren 9.bildumak eta Borja Abarrategiren "10.2.Urbiatik erraketekin" argazkiak irabazi dute. Aurtengo edizioan 25 partaide eta 74 argazki aurkeztu dira lehiaketara. Guztiak kalitate bikainekoak, gainera. ARGAZKI GUZTIAK IKUSGAI

Bilduma onena

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg