Inicio de sesión

PostHeaderIcon Hamaikagarren Huhezinema hasi da motorrak berotzen.

2018ko martxoaren 21etik 23ra bitartean egingo den Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdirako kartel bila hasi dira eta horretarako lehiaketa deitu dute. Urtarrilaren 12a izango da lanak aurkezteko azken eguna eta 200 euro eta euskal produktuen saskia jasoko ditu irabazleak.

Hamaikagarren edizioko leloa Ikusteko jaioak​ ​gara​ da eta kartelean presente egon beharko du horrek. Horretaz gain honako informazio honek ere agertu beharko du: 11. HUHEZINEMA, Euskal Film Laburren Jaialdia, 2018ko martxoaren 21etik 23ra eta Aretxabaletako Arkupe kultur etxean. Lanak Tiff formatuan eta A3 tamainan aurkeztuko dira. Lehiaketaren oinarri guztiak jaialdiaren blog-ean zehaztu dituzte.

Honako helbidera bidali behar dira lanak: huhezinema@mondragon.edu. Egilearen izen-abizenak, adina, jaioterria eta telefono zenbakia ere zehaztu beharko dira hor. Lehiaketaren irabazleak 200 euroko saria eta euskal produktuen saskia jasoko ditu, eta jaialdira gonbidatuta egongo da egindako lana aurkezteko.

Aukeraketa urtarril bukaeran

Egileek zinemarekin lotuta dagoen kartela egin beharko dute baina askatasuna izango dute kolore eta teknikari dagokionez. Kartel irabazlea Huhezinemako antolatzaileek aukeratuko dute urtarrilaren amaiera aldera eta proposamenaren originaltasuna eta beste euskarrietara egokitzeko gaitasuna baloratuko dituzte (esku-programa, spota...).

Euskal gazteria "erakarri eta motibatu" nahi du Huhezinemaren hamaikagarren edizioak, "talentua eta sormena bultzatu eta bide batez jaialdia ezagutarazi".

Iturria:goiena.eus

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg