3D, dronak, Hearthstone, Clash Royal,... izango dira Kulturaten.
Larunbat honetan teknologia berrien inguruko ekitaldi bat ospatuko da Kulturaten. Bertan, besteak beste, Hearthstone eta Clash Royal lehiaketak jokatuko dira. Soy Tu Company enpresa arduratzen dabil antolakuntzaz.
Testua: Mondraberri.eus / Goiko kartela: Soy Tu Company / Irudia: Mariodela / 2017ko irailak 19, asteartea
Aparailu elektronikoen eta teknologia berrien inguruko ekitaldia ospatuko da larunbat honetan (irailak 23) Kulturaten.
Egitarauaren barruan, doako bideo-joko txapelketa bi lehiatuko dira: Clash Royal eta Hearthstone.
64 partaide arituko dira lehiaketa bakoitzean, eta gehienak Arrasatekoak edota Debagoienekoak dira.
Izen-emateak goizeko 10:00etan zabalduko dira, eta doakoak izango dira. Goizeko 11:00etan jokoei ekingo zaie, eta 2 lehiaketetako sariak ondokoak izango dira:
- saria 100 €
- saria 60 €
- saria 20 €
Irabazleak jokalari profesional baten aurka jokatzeko aukera izango dute Kulturateko ekitaldian bertan.
Lehiaketez gain, bi hitzaldi izango dira bertan, eta lehena eguerdiko 13:00etan hasiko da. Horietako batean 2015eko Hearthstone lehiaketaren estatu mailako irabazlea arituko da: Mario Lorente 'Mariodela'. Aipatzakoa da ere ThunderX3
Baskoniako jokalari ere badena. Beste hitzaldian partiden komentarista batek hitza izango du.
Egitarauaren barruan ere, teknologia berrien stand bat zabalik egongo da, eta bertan ikusi ahalko dira:
- 3D sisteman inprimatzea
- Errealitate birtuala
- Dronak
Zentzu honetan, lehiaketetako garaikurrak bertan inprimatuko dira, 3D makinaren bitartez.
Antolakuntza-lanetan Soy Tu Company enpresa dabil, eta bertako arduraduna Josu Garcia Leiva da. Alvaro Martin gaztea ere badihardu.
Antolaketa-lanak urtarrilean hasi zituzten Mondragon Unibertsitatearekin, proiektu gisa, New Age Generation izenarekin. Denera 6 egitasmo dituzte.
Ekitaldiak arratsaldeko 20:00ak arte ospatuko da. Sarrera doakoa izango da.
Iturria: mondraberri.com