Inicio de sesión

PostHeaderIcon Arizmendiko neska-mutilek "Got talent" ikuskizuna antzeztuko dute Amaian.

"2016ko ikasbidaia" antolatu ahal izateko diru-bilketa berezia jarri dute martxan Arizmendi ikastolako lehen mailako batxilergoko ikasleek.
 (id: 8898017)
Testua: Ibai Trebiño / 2016-04-26
 
Ikasbidaia da, duda barik, ikasle ororen oroitzapen ederrenetakoa; Ikasbidaia bizitzan sekula ahaztu ez den ekimen bat da, eta urtero legez, ikasleek esfortzu handiak egiten ohi dituzte ahal den heinean ikasbidaia ahal eta txukunen irten dadin.
 
Dirua biltzeko asmoarekin, ekimen ugari antolatzen dituzte urtean zehar ikasleek, normalean bono-laguntzen salmentari ekiten diote, baino badira ere planteamendu berriak plazaratzen dituztenek. Aurten, esaterako, Arizmendi ikastolako neska-mutilek planteamendu klasikoari buelta ematea erabaki dute eta ekarpen innobadore bat planteatu dute.
 
Hau dela eta, "Got Talent" ikuskizuna ilusio handiz antolatu dute Arizmendi ikastolako gazteek eta ostiral honetan, hilaren 29an, arratsaldeko 18etatik aurrera ikusgai izango da Amaia Antzokian.
 
Sarrera 5€-tan izango da salgai, eta lortutako dirua ikasbidaiaren gastuei aurre egiteko erabilia izango da. 
 
Amaia antzokia goraino beteta ikustea ez da soilik dirua asko bilduko dutelaren seinale, batez ere eta inportanteena, elkartasuna hedatuta dagoelaren seinale garbia izango da.
 
Iturria:mondraberri.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg