Inicio de sesión

PostHeaderIcon Zientzia, teknologia eta berrikuntzaren astea izango da Mondragon Unibertsitatean.

Azaroaren 7tik 17ra, etorkizuneko ikasleek zientzia eta teknologiara hurbiltzeko aukera izango dute Mondragon Unibertsiteko campus ezberdinetan.

595.2 (id: 8668260)

Goi Eskola Politeknikoak zientzia, teknologia eta berrikuntzaren astea antolatu du azaroaren 7tik 17ra. Modu honetan, etorkizuneko ikasleak zientzia eta teknologiara hurbiltzea bilatzen dute eta egun hauetan zehar hainbat ekintza izango dira gai honen inguruan.

Mondragon Unibertsitateko campus ezberdinetan ospatuko da zientzia, teknologia eta berrikuntzaren astea. Arrasate campusean, adibidez, hainbat arlotako tailer eta laborategietan parte hartzeko aukera izango da: haize-tunela, mekanizatua, energia, diseinua, antolakuntza, elektronika eta IKTak.

Bestetik, Donostiako campusean, Orona Fundazioak eta IK4 IKERLANekin batera, ekoingenieritzekin zerikusia duten hainbat tailer antolatu dira. Tailer hauetan honako gai hauek landuko dira: energia berriztagarriak, material eta prozesu berriak, energiaren transferentzia…

Iturria: MONDRABERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg