Inicio de sesión

PostHeaderIcon Zazpigarren Huhezinemaren sariak banatuko dituzte gaur, egubakoitza, Arkupen.

Hilabeteetako prestaketa lan gogorren ostean, gaur, egubakoitza, Huhezinema jaialdiko sail ofizialeko hamahiru film laburrak erakutsiko dituzte 17:00etan hasita, eta 20:30etan hasiko da sari banaketa, Aretxabaletako Arkupe kultura etxean. Sara Cozar eta Itziar Atienza aktore ezagunek aurkeztuko dute gaur iluntzeko gala. Sarrera doakoa eta edonor joan daiteke.
Jone Amonarriz eta Eneko Sagardoy ikasleek aurkeztu zuten ikasleen lanen emanaldia Arkupen. | Ikusi handiago | Argazki originala

Eguaztenean erakutsi zituzten Aretxabaletako Arkupe kultura etxean aurtengo Huhezinema lehiaketan aurkeztutako ikasleen dokumental eta fikzioko lanak; hamasei lan.

Ikasleen kalitatezko lanak

Antolatzaileek baikor eguazteneko emanaldiaren ostean: "Orokorrean, maila asko hobetu dute eta hori igartzen da jasotako emaitzetan. Urtez-urte ikasleak arlo guztietan trebatzen ari dira, bai teknikoki zein gidoiak landu eta eta gaiak aukeratzekorakoan ere. Aurten gainera, ahalegin handia egin dute telebistako zein Euskal zinemagintzako aktore ezagunen kolaborazioak lortzen" dio Iban del Campok, jaialdiko koordinatzaileak.

Ikasleen sailean, bost sari banatuko dituzte gaur: ikusleen bi sari, fikziozko eta dokumental onenaren MU sariak eta Basque Culinary Saria. "Fikzioko lanetan, umorezko lanak eta filosofikoagoak ere badaude, horien artean, homosexualitatea modu originalean lantzen duten bat; guztietan antzeman dugu baina, amaiera zabalik uzten duten filmak. Jasotako hiru dokumentaletan, berriz, disko baten grabaketaren gaineko hausnarketa egiten duen musikal bat eta bi dokumental faltsu jaso ditugu: narkolepsiaren gainekoa bat eta Europan bizi diren txinatarren heriotzen merkatu beltzaren gainekoa" azaldu du jaialdiko koordinatzaileak.

Eguazten arratsaldean, berriz, aurten indartu duten Basque Culinary ataleko lau film laburrak eta, Andoni Luis Aduriz sukaldari ezaguna protagonista duen  Mugaritz BSO filma erakutsi zuten gero, Felipe Ugarte filmeko zuzendarietako baten eskutik.

Sail ofizialean ere uzta oparoa

Atzo, eguena, 2012ko ikasturteko ikasleek egindako Neurge luzemetraia erakutsita, lehiaketa izaera hartuko du, berriz ere jaialdiak gaur. Hamazortzi lan jaso dituzte, inoiz baino gehiago eta horietako 13k pasa dute epai-mahaiaren galbahea. Lan oso ezberdinak dira, lantzen duten gaia edo ekoizteko izan dituzten baliabideak aintzat hartuta; tartean dago, Bergarako Kixi-ren Zela Trovke. Sara Cozar eta Itziar Atienza aktore ezagunek aurkeztuko dute gaur iluntzeko gala.

Iturria: GOIENA.net

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg