Inicio de sesión

PostHeaderIcon ZAPOREAK proiektuko irudi korporativoa MGEPeko ikasleek diseinatu dute.

ZAPOREAK proiektuaren irudi korporatiboa Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Industria Diseinuko Graduko 3. mailako ikasleek diseinatu dute. Irudi korporatiboaren aurkezpena datorren larunbatean, irailak 13, egingo da Intxaurrondon (Donostia) eta horretarako antolatu den ekitaldi solidarioak proiektuari ekonomikoki laguntzeko balioko du. 1,4 km-ko ibilbide batean, besteak beste, Juan Mari Arzak, Luis Irizar eta Pedro Arregui sukaldariek hainbat erakustaldi egingo dituzte, bestelako jarduera batzuk ere egingo direla, hala nola, herri bazkari bat.

Diseinu irabazlea Maite Elcoro eta Ane Velasco-k proposatu dute, zeina injera izeneko Etiopiako plater tipiko batean inspiratuta dagoen.

Ekitaldiaren kartela eta gainontzeko material grafikoa diseinuko 3. mailako Edurne Elizalde eta Amaia Guridi ikasleek diseinatu dute. Diseinu honetan ekimenaren izaera herrikoia erakusten da, baina, kalitate handiko gastronomia izango duena.

 

Parte hartzera animatzen zaituztegu!

Iturria: MONDRAGON.edu

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg