Zabalik dago Huhezineman parte hartzeko epea.
Martxoaren 17ra bitartean bidal daitezke Mondragon Unibertsitateak bultzatutako film laburren lehiaketarako lanak. Hiru sail izango dira oraingoan ere: Sail Ofiziala, Basque Culinary Center eta MUko ikasleen lehiaketa. Huhezinema.com atarian kontsulta daitezke oinarriak.
Lehiaketa ofizialeko sari banaketa berritasunetik dator: izan ere, proiekziorako aukeratutako hamar lan finalistek 200 euroko saria jasoko dute eta horietako hiru lan onenen artean banatuko dituzte gero hiru sariak: Goiena saria, Ikusleen Saria eta Aktore Onenarena.
Iturria: HUHEZI.eus