Inicio de sesión

PostHeaderIcon User Driven Innovation tailer esperimentalak.

Metodologia hori Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Diseinu Berrikuntza Zentroak garatu du (DBZ), Gipuzkoa ikasten duen lurralde gisa sustatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak abiarazitako programan jasotako laguntzari esker.

“User Driven Innovation” eredu berrikuntza prozesu bat da eta, bertan, pertsonen beharrak, nahiak eta trebetasunak dira negozio aukera berriak identifikatzeko abiapuntua.  Pertsonak aipatzen ditugunean gure erakundeak eskaintzen duen produktuarekin/zerbitzuarekin harremana duten pertsona guztiez ari gara, izan erabiltzaile edo bezeroak zein hornitzaile eta laguntzaileak. Gainera, berrikuntza teknologikoko eredu tradizionalak osatzen ditu, balioaren pertzepzioa, bezeroaren esperientzia eta produktuaren lagungarritasuna kontuan gehiago hartzen dituzten aldagai hedonikoak sartzen baitira.

Berrikuntzaren arloan erreferentziazkoak diren Finlandia, Danimarka edo Ingalaterra bezalako herrialdeek erakutsi dute nolako emaitza arrakastatsuak lortzen diren erabiltzaileak berrikuntza prozesuetan integratzen direnean. Horrez gain, berrikuntzako estrategien funtsezko zutabetzat jotzen dituzte produktu, zerbitzu eta sistemen garapena bultzatzeko, erabiltzaileen benetako beharrei erreparatuta.

Tailerren helburua esperimentazioaren bitartez UDIaren ahalmena erakustea da. Saioetan, parte hartzaileek erabiltzailea/bezeroa hobeto ezagutzen lagunduko dieten prozesuak eta tresnak lehen eskutik ikasi ahal izan dituzte, ondorioz, haien behar eta aurreikuspenetarako irtenbide egokiak proposatzeko. Tailerrak enpresa barruan berrikuntza prozesuetan parte hartzen duten pertsonei zuzenduta daude, batez ere marketin, I+G eta zuzendaritzako kideei.

Tailer esperimental horiez gain, urtarriletik aurrera “in company” tailer batzuk ere eskainiko ditugu hainbat enpresatan, gaia sakonago eta zehatzago lantzeko. Horien helburua da enpresak ahalduntzea, hurbileko etorkizunean eurek beren berrikuntza prozesuetan aplikatu ahal izan dezaten.

Iturria: MONDRAGON.edu

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg